L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1964 I-II Etorkia (1964-urtarrila/ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

Isileko Biotza

The Secret Heart

 

R.P.T. Coffin

euskaratzailea: Axola

 

Aita, egipen ederrenean,

Urteak zear gogar eikean:

 

Mutila argiak esnatu euan,

Gaueko aldi losorrenean.

 

Erdi amesti Aita ekusan

Sua piztuta esku bietan,

 

—Seme maitea lotan ete-zan

Iakitearren arrazta eukan.

 

Suak irudin eskutartean

Maitasunaren garra ilunean.

 

Esku-atzamar biurtuetan

Asmatzen zana, Biotz bat ei-zan.

 

Agerterreza, losor ustean,

Biotz au zala Aitarenean;

 

Irudin baita, gori garretan,

Iasan ezina esnatuetan.

 

Aitak musua, dirdiz orretan,

Ikus samurrez, argiz ez leukan.

 

Dana piztu zan une batean,

Biotz bakana ilun bestean.

 

Iakin-ta baina, naiko irautean,

Eguzki zala eskutartean.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.