Olerki-sariketa
OLERTI gure aldizkari kutuna ba-doa aldatz-gora, bere seigarren urtean, buru-tente. Gure erriak beti maite izan dau bertsoa. Ortik, zelan txalotzen ditun bertsolarien ateraldi bitxiak! Olerkariak, mailla batzuk gorago, eztira orren ezagunak erriarentzat; baiña bai bearrezko gure izkuntzaren onerako. Bertsolariak gaur iñoizkorik ugarien doguz. Eta olerkariak? Baita oneik be: kaskarrak pilloka, on-onak gitxitxuago. Ezta arritzekoa, edozein gauzatan orrela jazo oi da-ta; munduko literatura guztietan be bai.
Kaskarrak bizkortu ta onak obetu daitezan, aurten be aurreko urteetan lez, geure sariketa izango dogu. Ona gaiak eta sariak.
I. Poesi liriku bat: 1.000 laurleko. Edozein gai ta luzera.
II. Poema bat: 1.000 laurleko. Poema onetan geure edestia aizatuko ba'litz, askotaz obe.
III. Amar Alegiko sorta: 500 laurleko. Amar ipuin txiki, polito polito bertsoz biribildurik.
IV. Bertso-sail txikia: 500 laurleko. Amabi bat bertso berri; lau-bost ahapaldi bakotxak.
OARRAK:
1) Maikoak: N. Etxaniz, E. Erkiaga ta A. Onaindia.
2) Noizko bidali: Aurtengo dagonillaren 31'rako.
3) Zelan bidali: a) Makiñaz edo eskuz argi idatzita; b) Lan bakotxaren buru-buruan, zein gairako dan adierazoko dauan zenbakia jarri; d) Poesi edo sorta buru naiz oiñean ez ipiñi egillearen izenik; e) Itz berezi batzuk jarri ezaugarritzat, eta ondoren, estalki txiki baten barruan, egillearen izen-abizen eta zuzenbidea daukazan txarteltxo bat sartu; estalki au itxi ta, lanarekin batera, aundiago baten barruan bialdu.
4) Lan bialdutakoen jabetza: Sarituak, OLERTI'renak izango dira; enparauak be, duin diranak beintzat, berak argitara emongo ditu.
5) Olerti-jaia. Beste urteetan lez, Larrea'n ospatuko dogu jai au; baiña ez Kristo Errege'ren egunean orain arte lez, datorren urrillaren 12'an baiño. Meza, sari-banaketa, itzaldi ta gaiñerako.
|