Peru eta Maritxu
Miguel de Unamuno
euskaratzailea: Muniateg'tar Sabin
Txikitan entzundako ipui batekin
gozoro naiz gaur oroitzen,
nola Peru ta Maritxuk iaso zuten
etxe bat, bai, gatzarekin.
Zerutik euria jausi zan oparo
ta, urtu zan etxe zana;
lurrean narraztuz gero
itxasora itzuli zan bai, geiena.
Beti uzten dute txikitako ipuiak
beren gatz eta onura,
eta antzitasunetik
urte-urak garamate itxasora...
Baiña, ezta il gogoaren muin sakona,
ez dira il gure lurrak;
aurtzaroko urte igaropen gozoak
ondo gatzitu zutena.
Ai!, gozoak bere gatza galdu ezkero,
nola, ai! gatzitu gero?
|