L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1964 III-IV Udazkena (1964-uztaila/abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Bidasoalde

 

Labandibar

euskaratzailea: L.B.

 

Oro geldi; ixilpean.

Txorrotxio bat ere ez,

ez intziririk aizetan,

ezta ur kantaririk ere:

Oyartzun bat goialdetan!

 

Basetxeak, zugastiak,

mendi saillak urrunean,

berde mota guzitakoz

begi goza bearrean.

 

Alde batera, zubia.

ezkildorrearen ondoan;

baselizatxo paketsu

Jaizkibelen magalean.

 

Orra Paisan ugartea

gogaikor bakardadean;

arrantzurako ontzixka

kulunkari, lo, uretan.

Oro geldi; ixilpean...

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.