L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1964 III-IV Udazkena (1964-uztaila/abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

William Shakespeare-ren olerkiak

(1564 -1616)

 

William Shakespeare

euskaratzailea: Otsalar

 

 

Gizonen iruzurkeria

 

Ez geiago asperenik, asperenik ez, nere andereak:

beti izan ziran gizonak engañuzkoak.

Oin bata itxas barnean, bestea ligorrean,

iñoiz etziran izan gauza bati zintzoak.

Ez egin asperenik orrela, utzi ta igesik dijoaztela;

arkitu poza ta alaitasuna,

ta doiñu biurtu zuen samintasuna

ots egiñaz Hey nonny, nonny!

 

Geiago ez ari koblaz ta beste kantuz

murrin astun diran oñazeetatik;

gizonengan beti izan da iruzurkeria,

lenengo udarak orbelak jaurti zitunetik.

Ez egin asperenik orrela, utzi igesik dijoaztela;

arkitu poza ta alaitasuna,

ta doiñu biurtu zuen samintasuna

ots egiñaz Hey nonny, nonny!

 

 

Ez beldur izan

 

Ez beldur-izan ia eguzki galdan,

ezta ere neguko asarre suminduari;

zure lana bukatu zenun munduan;

itzuli ziñan etxera, badezu sari

urrezko gizon garbiak eta emagalduak,

kedarra kendu zutenak: autsera dijoaz danak.

 

Ez beldur izan asarreari, aundikiz;

etzaizula eldu ankerren zigorra;

etzazu pentsatu janariz ta jantziz;

kaiñabera da zuretzat aritza bezela;

urre zaharo, jakintza, erremedio, zaizu oro

jarraiki zeuri auts biurtzeko.

 

Ez beldur izan tximistaren argiari,

ezta dana ikaratzen duan oiñaztarriari;

ez beldur izan iraiña ta ezta beraltze gogorrari;

zuretzat bukatua da negar larri

galai gazteak eta maitamindu, oro

zuri jarraituko dizute auts biurtzeko.

 

 

Amalaukoak

 

                       (18)

Udarako egun batekin al banizu konpara?

Zu, ederrago ta legunago izanik

aize zakarrak astintzen du maietzeko kimua

udara bere nagian labur dalarik.

 

Iñoiz zeru niniak kixkaltzen gaituzte,

argi dizdiak itzal naastutzen diranean;

maiz, edertasunak menderatzen dute,

igartuz diralarik izakera aldakorrean.

 

Baiña zure betiko udara ezin igartuz,

ta eztu galduko ederraren jabetasuna.

Bere itzaletan daraman eriotza ukatuz,

 

bertsoz egiñik egunak aziz;

gizonak arnasa duan artean, begiak ikusiz,

bertso auek izango dira, berekin biziz.

 

                       (73)

Neregan begiratu zeneza orririk arkitzen eztan

urte-denbora ortan, edo batzuek ori

zintzilirik aizeak eragitzen dien adar aietan

koru erortuak, len, txori eztitsuak zirana kantari.

 

Neregan ikusiko duzu egun baten illunabarrez

eguzkia sartzen dala, itzaliz sarkaldea,

eta gau beltzak, poliki-poliki, eramanez,

eriotzaren araube, dana du barea.

 

Neregan ikusiko duzu bere gaztaroan

atsedentzen duan suaren argia, austurik,

bukaeran itxarotzen dion eriotz altzo gisan,

 

aintziña azi eragitzen zion artatik suntzitakoa.

Ori nabari duzu, zeure maitasunok sendotuz,

eta maiteago duzu laister utzi bearrezkoa.

 

                       (97)

Zer negu itxura zuan urruntze orrek,

zugandik urruti igesik dijoazten illeen atsegiñetan!

Zer zurdatzuk esitu ninduen ta zer egun itzalek

eta zer elkor eta abendu zar alde guzietan!

 

Baiña, egiz, orrelako denbora udarakoa zanez,

udazken joria zan, aberastasun betez,

ordu mardulen astuntasun eroan eramanez

senarra ildako alargunaren erraien antzez.

 

Baiña ugaritasun ura iduritzen zitzaidala

umezurtzaren itxaropena eta guraso bako landara,

udarak eta goraltzeak zurekin bakarrik dirala,

 

ta zu urruti, txoriak ere dirala mutuak:

edo kantatzen badute, orren samiña da beren poza

ostoak ere zurbil dira, neguaren beldurrak.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.