L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1966 I-II Ikus-miran (1966-urtarrila/ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

Su baltza

 

Oxinondoko Txoria

 

Su aundi bat zan.

Su baltza.

Su ikaragarria.

Ok egiten eban sua.

Beste-mundukoa zidurin.

Bera ikusteaz bakarrik joaten jakon konortea sentsundun arimeari.

Ez egoan iñor ari suari begiratzeko almendunik.

 

Udabarria zan, eta eguzki eguna.

Baiña burdiñazko txoriak ekarri eben a infernuko su ikaragarria.

 

Eta su baltzaren azpian,

   errubakoen odol bizia irakiten egoan,

   odol-errekak sortzen

   eskonbru-barrien

   azpian.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.