L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1966 III-IV Dolorezko izarrak (1966-uztaila/abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Otoitzez

 

Otsalar

 

Jauna:

Dakus, oiñutsik dijoan umezurtza;

etxerik gabe dabillen agurea.

Ta eman zure begirapena.

Dakus, goseti dan gizona;

anaiak bortxatu duten emagaldua.

Ta eman zure itzala.

Dakus, erri menperatua;

preso dagoan gizona.

Ta eman zure eskua.

 

Jauna:

Agertu zure almena

beartsuaren alde.

Kontuan izan

asko dirala argi gabe.

Lapurtu zituztela beren ondasunak.

Nekearen nekez

galtzen dijoaztela beren osasunak.

Naigabearen garratzak

xurkatu zituztela berentzako ziran eztitasunak.

Orain, zabarrak dira. Zabarrak!

Zabarra bai da aurrez-aurre

duten mundua.

Ta eman itxaropena.

 

Jauna:

Esan, agindu! Arren!

elduko dala ordua

ta egunsentiaren zabalkundea.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.