- Literatur Aldizkarien Gordailua - Olerti aldizkaria - Ale honen aurkibidea
- Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)
Olerti 1966 III-IV Dolorezko izarrak (1966-uztaila/abendua)
Fitxa
Zer barri gure etxean?
Oxinondo'ko Txoria
(Illobatxo Satur-Nikolas'i, jaiotz-urtean. 1965)
Gaztelako zelaitik
Begiak begira,
Laiño zuri bateri
Galdezka asi dira:
Andik zer barri da?
Ama ikusten laister
Naiz Euskalerrira!
Atzo gure etxean
Mutil bat jaio da,
Aitaren izenakin
Gaur bataiatu da.
Fedez lege-zarrian
Ezia izango da,
Fededun eta euskaldun
Beti biziko da.