L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1966 III-IV Dolorezko izarrak (1966-uztaila/abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Yesu-Kristo'ren Yaungoikotasuna

 

Manterola'tar Gabriel

 

1) Yesu-Kristo'ren Yaungoikotasuna

 

Izadi dana arrituta da

eguzki, izarr, illargi,

maitasun samurr irudi diran

lora gorri, lili zuri.

 

Yazokun guren, amesan gain

azalgaitz ta arrigarri,

gertatu dala, dakus gizonak

ta diñotso buruari:

Nire begiak ikusten dauna

amesan bat da; egia?...

gure antzeko gizon egiña

zelan Yaungoiko-Semea?

 

Mugabage dan Yaungoiko Altsu

gizon argalen irudiz,

txiro ta bakarr, askatxo baten

dakust nik lenengo aldiz.

Etsayakandik igeska dakust,

Aloroduna dan arren,

lantegi baten, izerdiagaz

yanaria irabatzen.

 

Bizitz ixilla, nekez betea,

menpetasunez deundua...

Zelan leiteke Zoriona dan

Yaungoiko batek autua?...

Ez ete da ba, donoki-lurren

Egille ta Yaube altsu?,

Bere Itzagaz ludia egin

eban Yaungoiko Indarrtsu?...

 

Eguzki antzez illunpetik lez,

sortu zan egun batean,

«Egia Neu Naz», esanaz argi

gau baltz zan ludi erdian.

Gizon itxaso zabal nastuan

murgil ebillen gizona,

begiak zabal, sorrtuta diño:

nor da itz ori diñona?...

 

Yakintsuenak, gizaldi-zearr

dakustaz yoran-yoranez,

egian billa, ta txinparta bat

lortuaz neke ta lorrez.

ta «Egia Neu Naz» zintso ta apal

diñoan gizon asarrtu,

langille baten semetzat danok

ez al dogu ezagutu?...

 

Oldozkun oneik ezin aditu

ta itun, samin, artega,

gizon geyenak, geyago barik

yo eben lengo bidera.

Eta egia mingarri yaken

gizon biotz gexotiak,

Beren etsai lez euki zituan

Yaungoikoaren Semeak.

 

Baña Yaun onak ez eban etsi,

yarraitu eban esanaz:

«Ni naz ludiko Argia eta

zuen Bizitza be Neu Naz».

Gizon izanik, zelan leiteke

Au izan Bizitz berbera?

Gizon garanok, ludi onetan

ilkorrak ez ete gara?

 

Ta uste eben bere senean

ez ete egoan gizona,

zala, ain gogo beroz egiok

argi azaltzen zituna.

Kristo'k aurrera yarraitu eban

Bere asmoak azaltzen:

«Ni Naz Bidea» asi oingandik

nire oñatzak yarraitzen».

 

Banaka batzuk beraganduta

asi zan erririk-erri,

zerutarr egi zoragarriak

azaltzen beartsueri.

Orduartean ezerezertzat

egozan txiro, gexoak,

Kristorren goitarr maitasunarren

«Anaitzat» ziran artuak.

 

Yopukeri ta gorroto baltza

nagosi ziran ludian,

goi-maitasunan garrak diz-dagi

gizarte-gaban erdian.

Eriotzaren lo-zorrotikan

esnatu ziran gizonak,

entzunez pozez Kristo'ren agoz

donokitarr «Barri-Onak».

 

Andiki eta aberatz dollor

yakitun arro, zitalak,

mindu zituan bakantzat euken

goi-egiaren indarrak.

Etsai bai etsai egertu ziran

nausitza galtzen bildurrez,

gau eta egun zerbait asmauaz

irakaslearen kaltez.

 

Baña guzurra ez da ezerbe

egi argien aurrean,

bizitza deunak bere itzakaz

azaltzen daben artean.

Ikasbidea ipiñi eban

irakatsien oñarri,

alan izanik entzuten eben

erritarr lauen gelgarri.

 

Parixetarrak ez ziran motel

besteri zama ezarten,

naiz ta ez egin alegintxo bat

irakatsia egiten.

Zama astuna bestearentzat,

eurentzat onura ba'zan,

Yesu bigunan ikasbidea

parixtarrontzat izan zan.

 

Guzurr ziñaltza, laido lotsage

arro, gorroto-semeak,

ziran agotik entzun zituan

Irakasle on maiteak.

Itsu areintzat erreza yakon

egoki zan erantzuna:

«Zuen artean, nor da Nire gain

oben ezarri leikena?»

 

Beren etsayen ixiltasunak

Yaungoiko zala ikurran,

gizon izanda, obenik barik

bat ez dalako lurbiran.

«Beraz, egia —yarraitu eban—

ba'diñotzuet zuei,

zer dala-ta ba ziñestu nai ez

diñotzuedan itzari?»

 

Irain, arriak izan zirean

arein erantzun bakarra...

Egizalei bizitz onetan

yagokien zoritxarra.

 

Ziñeskaitz ba'zara, Yesu'ren egiñak

aztertu egizuz arret-arretaz,

ta zintsotasunez esan egidazu

egin leikezanetz gizon-almenaz:

«Itsuak argitu, errenak sendatu,

ustel-erri garbi, illak biztutze,

obenak azketsi... Ainbeste gelgarri

Yaungoiko ez danak egin al leiteke?...

 

Orixe dala-ta, Yesu'k egi-egiz

esan al eikien etsai daneri:

«Nire Egi-itzak ez dozuz ziñesten?

ziñestu egite gelgarriari».

Ta maitasun-lege, apaltasun eta

obenen nekea irakatsiaz,

Yesu, Artzain Ona, ardi galdu billa

dabil gau ta egun yoran guziaz.

 

Gizoste andiak bere inguruan

zintzilika dagoz Bere itzatik,

egundo alango itzaldi bikañik

etzan entzun ludi asieratik.

Taldeak millaka yarraituten dautse

bakartade soil zan lekaroraño,

biotza egiaz ase nai geyagoz

gorputzen gosea ogiaz baño.

 

Yesu biotzperak, erruki samurrez

begiratzen dautso gizosteari,

ta mirari andiz eskiñiten dautse

ogiaz batera, arrain ugari.

 

Eskertxarra beti dazau inguruan

eguzki argitan kerizpea lez,

maitasunez naste saltzallekeria,

biotz maitekorrak arantzan antzez.

Baita gorrotoak, bedarr txarr antzera,

sustrayak zituan Beren inguru,

otso amorratu ankerrak zirean

Bildotsau ilteko arduraz gertu.

 

Ikasle gaizto ta saltzalle bategaz

itundu zirean Yesu'n etsayak,

ta Bera ilteko alkartu zirean

gizon basatien griña guztiak.

Yoranez egoan Yaungoiko-Semea

gure maitasunez yasan gurarik,

obenen ordaña, Aitari emonaz

Gurutza batean untzez yosirik.

 

Ta Bere ordua, urrean zanean

Azken Aparian bildu zituan,

Ikasle guztiak, agertzeko asmoz

zelan maite gaitun Bere barruan.

Arritu kristaua! Ara Yosu maite

apal ikaslien oñak garbitzen,

ta Gorputz-Odola, ogi-ardao antzez

euren yanaritzat maitez emoten.

 

Gotzon danak ixil, arrituta dagoz

itzal andiz gurtzen Yainko-Altsua,

ikusirik zenbat maite daben Yesu'k

obendaria dan gizon gaxoa!

Ta maitasunezko ikasbide guren

au emon ondoren, auxe diñotse:

«Nik zuok maitatu zaituedan antzez,

zuok bere alkarr maite zaiteze.»

 

O Maitasun deuna! Non eskutau zara?...

Gorrotorik asko dakust ludian!...

Sutuizuz barriro gizonen biotzak

anai lez guztiak bizi gaitean.

Eguzkik sartzen, izpi samurrenak

lurrera bialtzen dituan antzez,

Yesu'ren Biotzak, Nekaldi aurretik

izpi gozoenak agertzen dautsez.

 

Ikasleak lagun zituala jozan

Getsemani'rantza, guztiz oldoztun,

obenaren zama gogoan ebala,

Nekaldi-gomutaz Biotzaz itun.

Lurrean auzpeztu, otoi egiteko,

eriotz samiñaz Bere gogoan,

larri dagerr Yesu, gure maitasunez

gabaren erdian baratz txokoan.

«Al dan gauza ba'da, Aita, alde, arren!,

edontzi garratz au, urrin Nigandik,

baña nire naya ez daitela egin,

Zeure naya baño», diño gogotik.

 

Ta Bere Biotza taupada zoliaz

lerrtu bearrean dan bitartean,

Au arrigarria! Ara Yesu maite

odol izerdiaz gorputz guztian.

 

Ikasleak lotan, etsayak urduri,

gabaz Yesu'n billa, lapurr antzera,

Yudas saltzallea, burutzat ebela,

lasterr eldu ziran, baratz ertzera.

 

Zenbat biderr gero, Eleiz-Edestian

berberau dakusgu, biotz samiñez,

Kristo'n ikasleak lo daozan artean,

otsoak triskantzak egin dituez!...

Yudas, Yesu'gana urreratuten da,

«Irakasle, agurr», diño maltzurrak,

mosu bat emonaz... auzarkeri onek

ikaratu ditu zeru ta lurrak.

 

Mosu baltzagorik ez da ezagutu

gizaldiak-zearr, lurbira ontan,

baña orren antzez, zenbat guzurr-laztan

biotz zuzendunak ditu gomutan!

Laztan ankerr oni, Yesu amultsuak

damotso erantzun samurr-samurra:

«Gizonan Semea, ene adizkide,

laztan batez saltzen asarrtzen zara»?...

 

Une gitxi barru, ara gure Yauna,

bildots otzan antzez ots artean,

Ikasle guztiak igesi ondoren

gaizkille bai'litzan, epaitegian.

Guzurr ziñaldariz salatuten dabe

Errugea zana, lotsarik barik,

Yesu bitartean epaikari aurrez

eskuak lotuta ixil-ixillik!...

 

Baña itandurik, Bere Ikasle ta

irakatsietzaz, argi darantzu:

«Nik beti argiro itz-egin dot eta

Nire entzulei itandu yozu»...

Esanaz batean morroi zital batek

zaplada damotso esanaz bizi:

«Era orrerako erantzun lotsage

emoten asarrtu Yaupariari»?

—Gaizki esan ba'dot,—diño Yesu'k bakez,

zetan uts dagidan esan eidazu,

baña egokiro erantzun ba'dot Nik

zer dala-ta olan laidotzen nozu»?

 

Yaupari Nausiak azkenean diño:

«Zu al zara Kristo, Yainko-Semea?»

—«Neu Naz bai» diñotso ta, ikusiko nozu

egunen batean aintzaz betea.

Egi pozgarri au, biraotzat dauke;

Soñeko urratuz Yaupalburuak

«Biraoa!» diño, zer deritxozue?»

-«Eriotzgarri da» beste enparauak.

 

Eta txistu naskak arpegira yaurti,

matrallako laidoz, irain itzakaz

begiak estaldu eta diñotsoe:

«Nok, ia nork yo auan igarrik, gai baaz».

Eta Yaun maitea ixillik dagerku

gure maitasunez maltzur anean,

gaiztakeri danen, erantzupen latza

gure ordez daula Bere ganean.

 

Biozge ez dana, zelan izan leike

Yesu maitatzeko mukerr ta nagi,

Yaungoiko bat alan nekez ikusirik

gure gaiztakeri, obenakaitik?

O Yaungoikoaren maitasun bikaña

samurr eta sakon neurrigabea,

Nork ulertu leike? Nork azaldu egiz

gizonontzat dozun maite-legea?

 

Orrexek darabil epaitegi-zearr,

Pilatus lenengo, gero Erodes,

onek zoro etsi, Pilatusek barriz

erruge zala-ta, zamau zigorrez.

Bita ta bestea sentsunge dagerkuz,

Zoro zelan leike Yakiturik dana?

Zoroa bai dala, erruge etsi ta

Yauna zigortzeko agintzen dauna.

 

Baña griñaz kikil, galtze bildurr dana

errez biurtzen da zoro antzeko;

egi ta zuzentza zapaltzeko gertu

onura yakona ondo zaintzeko.

Olangoak beti ugari ludian

onen kaltez gertu euren onuraz,

zuzentza-egia ostikopetu ta

errugearentzat gogorr zigorraz.

 

Alan Yesu ona erabilli eben

zigortze ta laidoz, irriz, ixekaz,

Gurutzan iltzera epaitu aurretik

an ziran lapurr bi gaizkilleakaz.

Begira Yesu'ri, gorputz urraturik,

Gurutz astun latza daula lepoan,

yausi eta yaiki, aldapa-bidean,

Kalbari deritxon mendi ondoan.

 

Ama samurraren biotz maitekorra

samiñak urratu dau ikustean...

Nork azaldu daike, alkarr ikuste au

ta gertatu zana bion artean?

Nozbaiten eskiñi eutsoen laguntza,

baita errukia emakumeak,

ur tantatxo batzuk biztuagotzeko

yasaten zituan oñaz-nekeak.

 

Eta lasterr ara: Gurutza gañean

gure Gaizkalea untzez yosirik,

lapurren erdian, billotz-billotzik.

arantza-burestun, egarriz itoten

eta biozge zan gizoste ankerra,

oyu, garrazika, laidoz, ixekaz:

«Gurutza ortatik yatsi adi lasterr

Yaungoiko-Semea benetan ba'az».

 

Ta bildots otzana, eroapen andiz,

oñaze-itxaso sakon aretan,

ixil ixil dago guretzat parkeske,

obenak ditula bere gomutan,

irain danen ordez erruki opaka

arren eskatuaz Bere Aita'ri:

«Zer egiten daben ez dakie ba ta

parka egiezu Aita danori».

 

Itzotan lapurrak ikusten dau zerbait

gizatarr ez dana, ta... arren dagitso,

esanaz beragaz gomutau zeitela...

ta Yesu'k zerua eskintzen dautso.

Eta Bere Ama, guztion Amatzat

maite-maitekiro emoten dausku,

aurrerantzean ba, ez gara umezurtz,

bere babespean zainduko gaitu.

 

Ludiko Argia iltamuan zegon

eta eguzkia lotsa bai'litzan

Yesu Guntzean ez ikustearren

izpiak gordeta, illun egin zan.

Gaberdi batean, Yesu'ren Yayotzak

inguru guztiak argitu zitun,

oin eguerdi baten iltzer egoala,

eguzkia bera dakusgu illun.

 

Yaunaren oñazez Izadi guztia

tamalez beterik dala dirudi,

lurra dardaraka, arkaitzak zatitu,

eta illargia lotsaz da gorri.

Eleiza Nausiko oyala zatitu,

obian ziranak urtetan dabe,

Gurutza batean il dan ongillea

aittortzeko dala Yaun eta Yaube.

 

Yesu'k Gurutzaren goitik oyu dagi,

Maitasun gurenen azken oyua;

«Zure eskuetan, Nire Aita Maite

osoan isten dot neure gogoa.»

Yazokun oneikaz, gudalburu zanak

Yauna aintzalduaz diño bildurge:

«Gurutza orretan il dan gizon ori

egiz autortzen dot Yaungoiko-Seme.»

 

Olan il zan Yesu, gure Maitasuna,

gure Gaizkatzalle, gure Yaungoiko.

Maitatzalle ori maite ez dabena,

gaiztesia bedi, beti-betiko!

 

 

2) Garaitza

 

Gero... Illobia arkaitz gogorrean

arri astunagaz ondo itxita,

ikasleak ostu leikean bildurrez,

gudari-izkilluz ondo zainduta.

Yaungoiko alaren ondoan zer dira

baña, gizonaren ames guztiak?

«Iru egun barru berbiztuko naz Ni»,

sarri entzun eben, Bere entzuleak.

 

Esan eta egin; Bizkunde goxean

Yesu'k itxiten dau Illobi-utsa

—zaintzalleak izu argitasunagaz—

Aintzatsu beteaz Yaungoiko-itza.

Barri au entzunda etsayak artega,

yazoa zelanbait azaldu nairik,

iñondik iñora nai ez ebelako

zabaltzea Yesu'n berbiztutzerik.

 

Baita asmau bere azalben bakana:

«Ikasleak ostu dabe gabean,

Yesu'ren Gorpua ilobi itxitik

zaintzalleak lotan ziran artean».

Guzurr onek baña, adirazoten dau

lotan egozanak zirala eurak,

lotan ba'egozan Yesu'n zaintzalleak,

zelan ezaugutu beren ikaslak.

 

Ta orrez gañera, lotan artzen daben

gudal-zaintzalleak ez dau zigorrik?

Laterririk al da, lurbira guztian

zigortzen ez dauna olango utsik?

Bitartean Yesu, Berrbiztuta sarri

agertuten yake Ikasleai,

ta ziñes-gogorrak izan ba'ziran be,

ezagutu eben argi ta garbi.

 

Beragaz itz-egin, alatzak ikusi,

zauriak ikutu, onuak artu,

berrogei egunez, lagun izan eben,

eta Igokundez donokiratu.

Agindu eutsen lez, Goteuna yatsi zan

argi-maitasunez ikaslien gain;

ezyakin, argalak izan ba'ziran be,

yakintsu, kementsu dakusguz orain.

 

Ziñeste bizi ta maitasun garretan,

Yesu irakatsi deunak zabaltzen

iñoren bildurrge, kemen bardingeaz,

goi ta bekoei egia azaltzen.

 

Aberatz zikotz ta agintari ankerr,

azal-guzurr danak aurka dituez,

baña Ikasleak aurrera darraye,

Yesu'n Berbiztean Egi-indarrez.

Espetxe, zigorrak, su eta Gurutza,

izan dira beti euren saria,

yasarpen artean, gaizkille bai'ziran

igaroaz euren bizi guztia.

 

«Yesu Berbiztu da», euren ikurritza

ludi zabaleko alde danetan,

beraz maite Yesu, Berari yarraitu,

zuzen ibilteko bizitz onetan.

Egi onen alde yokaturik zintso,

neke, lorr artean giza-guren lez,

euren zanetako odol garbi dana

ixuriten dabe EGIAN aldez.

 

Ustegarri diran ziñaldari billa

dabiltzaz yoranez ziñesgabeak?

Or dira bizia Berbizkunde alde

emon eben Yesu'ren len-ikasleak.

Yaungoikotasuna egiz agertzeko

alatzen artean guztiz andia,

gure Gaizkatzalle, Yesu otzanaren

illen artetiko BERBIZKUNDEA.

 

 

3) Asiera ta azkena

 

Estalpe baten, txiro-txirorik

neguko gaban erdian,

Yayo zan Yesu, arro, zikotzak

nagusi ziran aldian,

biotz geyenak lizunkeriaz

ustelduta lez egozan.

Mari Neskarbi Sortzetik Garbi

Yesu'ren Ama izan zan.

 

Gizon adiña ilunpean zan

Kristo'k damotso Argia

noraezean zorion billa,

ta darakutso Bidea.

Oben azpian, illunpe, il da,

dager gizonen biotza,

ta Yesu maitek, erruki utsez

eskintzen dautso Bizitza.

 

Irakatsirik bikañenakaz

arritu eban gizona,

ikasbidean bardin gabea

guren artean gurena.

Gaizkatzalle lez agertu zan ta

Yaungoiko-Seme azaldu,

alatz ugari ta arrigarriz

Bere esanak egiztu.

 

Izadiaren yaube lez dager,

axe, itxaso baretuz,

osasunen Yaun, bizitzan Nausi

illik egonak berrbiztuz.

Obendariei parkatuagaz,

Yaungoiko lez agertzen da

eskarr-Bizitza eskiñiagaz

goi-ondasunen Yaun ona.

 

Gurutza baten bizitza emon

neurribako maitasunez,

eskarrtxarreko gizonon alde

oben guztien ordañez.

Illen artetik berbiztuagaz

Yaungoiko zala egiztu,

Ikurton deunan geldituagaz

alorodun lez agertu.

 

Gizon zoil danak egin al leike

ainbeste alatz, gelgarri?

Autortu daigun, beraz, guztiok

Yesu-Yaungoiko-Gidari.

Berak damosku adin-argia,

Berak ziñeste goitarra,

Berak biotzak sendotuteko

bardingabe dan eskarra.

 

Ugutza bidez, goitarr bizitza,

Sendotza bidez kemena,

Yaunartza bidez Bere Gorputza,

Autortzagaz azkezpena,

Azken Igortziz, osatzen gaitu,

Yaupaltzaz gogo-laguntza,

Ezkontza deunak iraunkor dagi

Gizadiaren bizitza.

 

«Aita Gurea» diñogunean,

anaitasuna autortu,

adiraziaz anai antzera

bear garala maitatu.

Egizko gentzan iturri ori

garbi zaintzen dan artean,

egi-zuzentza nagosi dago

gizadian biotzean.

 

Orixe dogu bide bakarra,

bizitz-zoruna lortzeko,

baita erbeste onen ondoren

zoriondun izateko.

Yesu-Kristo'ren egiak dira

Bere bizitzaz batean,

gizonarentzat eutsigarria

ondamendiko bidean.

 

Beren Eleizan oarrpen zurrak

zaindu ba'ziran osoro,

ez litzakez gaur, laterri asko

alkarr ondatzen, zearo.

Yesu-Kristo da, ludiko gatxen

Osagille on gurena,

Bera dalako gauza gustien

asiera ta azkena.

 

Berari aintza ta maitasuna,

Berari adin-biotzak,

Bera otseinduz lortuko doguz

oin ta betiko zoruntzak.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.