L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1966 III-IV Dolorezko izarrak (1966-uztaila/abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Aldia

 

M. Altolagirre

euskaratzailea: Muniategi'tar Sabin

 

Aldia lautada bat da

ta, nire oroimena zaldi;

bere gañez nua ni,

bide oietatik itunki,

tximista bezin igeskor

diran oroitzai igesi...

 

Nire ibilkuntza onek

atseden bakar bat dauka

zure eriotz urtean;

negar-malkodun ugarte,

atxurdin otzezko ondartza

ta, illargi txigor... Emen naiz

neure oroimen aoz-kendu

ikaratua geldituz;

zure amets-lerrondopean

jeisten naiz zu ikusteko...

 

Oroitzak ez, bizitza da, bai,

ta egiazkoa, zurekin, ama,

dabiltan alkarrizketa au

emen, arkitzen geranian.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.