L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1967 I-II Itzartze (1967-urtarrila/ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

Nere sorterriari

 

Olabeaga'tar Iñaki

 

Nere sorterri maite,

zu begira nago;

zure edertasunez

beti lillurago.

Begiak ezin ase,

asperge so ta so.

Zu bezin eder, txukun,

munduan ez dago.

 

Goizetik artzen dezu

nere agur ozena;

diztira laztangarri

ta muxu, batera.

Argi zuriz jantzita

zoragarri zera.

Maitetsua benetan,

neskatil antzera.

 

Ibai-jauzi gardenak,

gau ta egun luze,

lo gozotan eragin,

txintxo gorde naute.

Entzun nere gogoa.

Orrela nai nuke,

zure altzoan lo ta

bizi anitz urte.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.