|  
              
               
  
 
Gogo saminduaren oldozpena 
 
  
 
Leon XIII'gn Aita Santua 
 
euskaratzailea: Muniategi'tar Sabin 
 
  
 
Bai, Leon, iritziz dator zure eguna; 
 
iritziz zure ordu latz ta garratz ori, 
 
bizitza ontatik betikotasunera 
 
atera bearreko azken-ordu ori... 
 
  
 
Zein izango ote zure etorkizuna 
 
eta, nolakoa zure elburu, azkena? 
 
Iainkoaren itxaropen, laguntasuna 
 
da, zerua irabazteko bearrezkoena. 
 
  
 
Baño, ai! ze nekegarri aztunak diran 
 
ene giltz, ene bakaldun aginte giltzak! 
 
Oldoztuzazu bai, oldoztu zinkurinka 
 
zer ondoren dakarkizun zure bizitzak. 
 
  
 
Oben aztun edo pekaturik aundiena 
 
izango da, munduko bizitza onetan 
 
arrokeriz, aundiki, aberastasunetan 
 
ain berekor igaro dan nagusiarena. 
 
  
 
Orain kezkati, oroituz nabillenean, 
 
irudi santu baten abots, dei eztia 
 
gozoro datorkit bai, barnetuz biotzean, 
 
goi-indarra damaidan poztasun bizia: 
 
  
 
«Oroitzean lengo egoera, lengo griña, 
 
zerk samintzen zaitu beraz ene arima, 
 
minberatuz zure kolko, zure bularra, 
 
zerk naigabetzen zaitu ixuriz negarra? 
 
IOSU'k eskatzen dionari biotz-biotzez, 
 
dana parkatuko dio maitezko errukiz 
 
ta, Berak, zure kistar-siñismen bitartez 
 
artuko zaitu bai Bere besoak irikiz. 
 
  
 
              
              |