Agirre-saria
«Agirre'tar Joseba Andoni jauna, Euzkadi'ko Jaurlaritza'ren lenengo Lendakaria il zan 1960'-parren urtean, beraren ospe ta euskeraren alde lan egokia egiteko xedeaz, «EuskalKulturaren Alde» kultura-batzordeak, aren izenez, Sari berezi bat irasi zuen; bere iritziz, epe baten barna euskeraz idatzi ta argitaratutako liburu onenarentzat.
«1964'garren urtean eman zuen Sari ori lenengo aldiz, Gandiaga'tar Bitoriano Aitak idatzi zuen «Elorri» liburuarentzat.
«Aurten Sari ori bera bigarrenez eman bear dala-ta, Onaindia'tar Santi Aitak idatzitako «Gure bertsolariak» liburuarentzat izan dedilla erabaki da.
«Saria emateko, «Euskal-Kulturaren Alde»'k elerti-bilkura berezi bat antolatuko du Baiona'ko Euskal-Erakustetxe'an ille onen 25'garrenean, Jai-Berri egunean eta arratsaldean. Billera ortara joan ditezen euskaltzale guziai dei kartsua egiten zaie» (Herria, 1967'ko maiatzaren 11'koan datorrenez).
|