Olerkia, zer ete da?
Igotz
Gizaldi luzeetan egiñiko itauna. Nok ori jakin? Ezta, urrean, gauza erreza. Alan be, aren eta onen eritxiak alkar-irabildu ta mstasatuz, ak esana ta onek idatzia barne-maxiotuz, zerbait garbi be atera leikela-ta nago.
EGAN azken-zenbakian Jon San Martin'ek euskeraturiko Salbador Espriu'ren «Sinera'ko liburua»-ri oar batzuk ezarri dautsoz gaur Erroma'n bizi dan Paul Iztueta sakramentinu gazteak. Aurtengo loraillak 28'an, ZERUKO ARGIA'k argitara emon dau eritxi-lan ori, jakingarria oso.
Iztueta'k, poesi luze orren egillea ta itzultzaillea, egin daben lanagaitik goretsi ostean, erein dau pentsamentu ederrik bere lanean. Olerkiari ekiñik, «au baietsiko nuke diño: poesia ez dela estetika uts, ezta ere sozial uts. Zer orduan?... Azken funtsean ez nizuke esango zer den poesia bere definizioan; izango du noski, baiñan iñor iritxi al da bertaraiño? Nik hunela irizten dut : Poesia zer ez den: itz utsak eta loratuak, kanpoko gauzen deskrizio soilia. Au segurki ez da poesia, ezta ere estetika, ots, zerbait ederki esatea bakarrik. Poesia zer liteken: pertsona konkreto baten barruko ta kanpoko mintzaira, gizonak «izan» misterioso orrekin edeki dezaken alkar-izketarik beiñena, ta zintzoena, izkutukoena, eta au dena norberakiko reflesio barrukoan mamitua. Alkar-izketa diot, bai, fenomenologiku ta metafisikua».
Ez dago gaizki. Azkenengo itz biok ditugu emen gogortxuak. Fainomenon griegoz ta agerkari euskeraz, gauza bat berbera dira. Ta au esan nai dau emen: geure barruan, kontzientzian somatu, oartu ta sentitzen dogunaren agerpena. Metafisika, barriz, izatez goitiko zerbait dogu, egia bat esaterako, guk ikutu eziña, zentzunez somatu eziña, baiña geure izatean zelanbait aragitu ta geure muiñik barru-ezkutuenean kokatua, ezpirituzkoa izanik be. Egiazko olerkariak euren goiargi betez, pilosopuak poesiak lagunduta, eta santuak barnejario gozoz, eltzen ei dira muiñeko «izan» orren gela ixilleraiño.
Labur: poesia, argi ta garbi, buru-biotzen emon beroa dogu.
Egunokaz R. Penagos'ek, 1964'an espaiñar literatura saria eskuratu ebanak, autorpen batzuk egin dauz poesiari buruz. Olerkiaz ez ei da iñor bizi, ta iñor bizi ba'da, Pablo Neruda dogu, txiletarra, Nobel sarirako sarri aurkeztua, oraindik lortu bage. Aren olerki-liburuak eurrez saltzen dira.
Espaiña'n, barriz, olerki-liburu gitxi saltzen ei da. Zegaitik? Espaiña'n ba ei dira ogei bat olerkari euren lanak bilduma autatu baten ezeren lotsa barik agertu leikeezanak. Baiña irakurle gitxi daukiez, poesia ezpaita espaiñarrentzat gertakari. XIX'etik, Gartzia Lorka atera ezkero, beste olerkaririk ez ei da izan osoro errikoi danik. Eta errikoitasun ori galdu dabe, batez be, bertso zurira ta azkera jo dabelako. Bertso zuria eboluziño baten ondorena dala? Jakin ez, ba. Sonetu ederrak egin daikez, baita soneturik egiten jakiteke, bertso laurik asko be.
Penagos'entzat auxe da olerkia: gauza bati bere arimaz dei egitea.
|