Geldi ta itsu
B. Gandiaga
Eta Andres gaxoa, dena geldi ta itsu,
neure eskuotatik gaur eroan dozun
ezkeroz, ta ain urbil
izan zaitudanez, ta arkaitz-ertzez orain
bakarrik ta penaz ta nekez noala,
erantzun eidazu:
NUN zagoz niretzat, nun zagoz, Eriotz?
Nire galderari nundik dagiozu
irri gorde ori?
Noiz artuko nozu gauak eguna lez?
Ekaitza ala izarrak izango ete dozuz
nire gauarentzat?
Denon gau, Eriotz, oartzen zaitut bai
ba-zatorkidala: Jadanik eguna
luze samar doa.
Jadanik or zara, ez nigandik be urrun.
Jadanik begiok gaiñean daukotaz
itzala jario,
dario illun bi lez. Urreratuago
natxakizunean, zertuko deustazu
zeure argi baltza
t'eiza naitekizu. Zer gauaro moduz
jausiko ete zara nire barruz beera?
Pausoz pauso noa
zure zurkulurantz, kontuz ta pentsakor:
zure zarta baltzak jo nindekenean,
gerokoz zein argi
izango ote dotan beste alde artan.
Aspalditik dakit aldatu besterik
ez nagikezula.
Aldatu, ostera, zein argi mendera?
Eriotz, Jaunaren baratzeko otsegin,
frutuak biltzeko
ardura dozuna: Jaurtitzeko ala
jasoteko eran bilduko ote nozu?
Zatozkidaneko
jakin-gaitza jatan t'erlaiño arteko
egoera izkutu orren susmoek bai
bai-dirala otzak!
Zein eginkizunen, zein pauso ondorean,
artuko ote nozu? Zer pentsamentutan?
Zer arima-giroz?
Ganbara alturako prest ote nagoen,
ez ote nindukeen sagar ustelekin
sasira botako,
orrek estutzen nau; ez zuk, azurrezko
ta itxusi agertu zaroezan arren.
Ez zizpa batekin
ni noiz ilgo gertu, bide-egalen baten,
lapur bat bezela, zengokezalako.
Niregana jausi
bearra dozula, ondo ziur nago.
Nai ta ez eroan bear nozu noizbait
itxaso onetatik
bazterren batera. Baiña ez neuke nai
arkaitzetan ausi neinkezun azkenik.
Nire batel ontan
argia pizturik dakuskezunean
bultza nagikezu, orduan salbamen
portua seguru
lortu daiket-eta. Jadanik odeiek,
illuntze-kolorez, gorri ta baltz dagoz.
Jadanik or zagoz,
ez nigandik be urrun. Ta aruntza zein argi
izango ote dotan, sarkalderantz nago
ta illuntzeko izarrei...
|