Per sora nostra morte corporale...
J. Azurmendi
Aingeru ixilak ostoetan.
Kondaira bat ostoetan,
legenda bat.
Santa Klara-k
negar birjina ttikia
egiten zuen
josten dagon zapira.
Hiltzen dago lurrean
pobrea.
Belarra, arkaitza, ura, eguzkia
anaia zituen pobre ona.
Maite zuena lurrean dago,
beti ona izan dan
animali santu bat bezala mantso hiltzen.
Arbolartean dago
argi pobrea, bilois,
hiltzen eta geldiro hiltzen.
|