Eta, goian, zerua
B. Gandiaga
Eta, goian, zerua,
urdin eta argizko.
T'ez da, alegia, ezer
bear dotalako
baiña, begiok ara,
ta, araxe gurago.
Ta, ain guztiz ondo egon,
ta, yoranez nago.
T'ez da, alegia, ezer
bear dotalako
baiña, begiok ara,
ta, araxe gurago.
Ba-dauke, nunbait, aintxe,
on obe bat-edo,
ta, urruti-min aidetu,
ta, yoranez nago.
T'ezeren bearrik ez,
ta, ala guztiz ondo,
ta, ala urdin ta argira,
ta, alaxe ta alako;
ta, begiok araxe,
ta, ala, gazi-gozo
dalako bustiduraz;
ta, yoranez nago.
Ta begiok zerura,
ta, ala, gazi-gozo
diralakoz bustita,
lorak intza alako
apar-zerez, lauso,
ta, intzez lorak alakoz,
ta, ala ondo ta ala...;
ta, yoranez nago.
|