L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1968 I-II Bakardade (1968-urtarrila/ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

Udazkenari

 

John Keats

euskaratzailea: Beiztegi'tar Ion

 

                I

Laiño giro ta arnari beteko aroa

       Eguzki ongarrian adizkide eztia;

Azpi-ianean biok onesten mordoa

       Aletuz loorpin zear dabilan maastia;

Oldei-bordako ondoak sagarrez abailduz,

       Ta muskineraino ontzen betor-igaliak;

            Arro daukak iankuia, ta urrak biribilten

Arnari gozoagaz; ta barriz pipilduz,

       Ta areago, erleentzat mugondo liliak

       Etsi arte ez iaukala galtzerik egoiak,

            Udatik iagozak ba erlauntzak gainezten.

 

                II

Nork ez au sarri ikusi eure uztan erdian?

       Ta inoiz ba'lebik inor zelaian bilaka

Idoroko au lasai iezarrita arnaian,

       Aize-kiskur bigunez uleak goraka;

Edo erdi itaitu dan ildoan samur lo,

       Zorgoin lurrunez konkor, ta kakoa artean

              Zain liliz naasi iagon uzta biltzeari

Ta inoiz buiolari lez zut daroak murko

       Okitua buruan latsa igarotzean;

       Edo tolara alboan, bekune iraunean,

              Atzen tantak sorosten orduak bidari.

 

                III

Nun dauaz Bedats kantak? Nun ete iabiltzak?

       Zertan kezkatu, eure soinua daukak ik,

Arratsa garatzean zerrenda-odeitzak,

       Beazaina be zuri-gorrizkatzen iakik;

Ta eltxoak erostaz ileta sailean

       Ibaiko saratsaga zear, ega goraz

             Naiz beeruntz bizi ala il aizea ba'lebik;

Ta urte-bildotsak beeka maldako latsean;

       Kirkila ereskoi; ta gorgoin emekorra

       Etxalde baratzetik txistuka txindorra;

             Ta ernarak biltzean tiuka ortzetik.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.