- Literatur Aldizkarien Gordailua - Olerti aldizkaria - Ale honen aurkibidea
- Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)
Olerti 1968 III-IV Uhaina (1968-uztaila/abendua)
Fitxa
Herria ibai
Gaztelu
ez egonaldi
ez bakardi
zati bat naun
herria
kantatzen dut
herria ez dago geldi
herria ba dabil
herria ibai da
medar
ala nasai
orain illun
gero alai
hurrundik dator
iturri askotatik
gaur alkartu diranak
lau aldetatik
len artzai
nekazari
gaur langille
proletari
EUSKAL-HERRI
odol askotako
azkazi
orok ibai baten
nahasi
joan
etorri
herria badabil
ibai...