L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1968 III-IV Uhaina (1968-uztaila/abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Lore-Jokuak eta Olerti-Eguna Larrea'n

 

        Garaiz iragarrita egoanez, Larra'ko karmeldarren komentuko Andra Maria'ren iduria koroatzea zala-ta, Lore Jokuak ospatu ziran berton; baita egun orregaz batera urteroko Olerti-Eguna be, bagillaren 16'an.

        Norgeiagoka au euskeraz ta erderaz izan zan, baiña lanik geienak euskeraz izan ziran; guztiz: 20 olerki ta 6 itz lauz. Lanak ikusi ta aztertuteko Batzordea oneik osotzen eben: A. Lino Akesolo, buru; Calle Iturrino, Pagadigorria, Erkiaga ta Alberto Iza, Zornotza'ko alkatea, batzarkide, ta A. Onaindia, idazkari.

        Batzordeak, lan guztiak —euskerazkoak eta erderazkoak— aztertu ondoren, erabagi au emon eban: I. Olerkitan. Sarituak: N. Etxaniz'en «Larrea'n larrak lorea», Agustin Zubikarai'ren «Koroiko pitxiak», Sabin Muniategi'ren «Larra'ko Amari», Balendin Enbeita'ren «Larra'ko komentuai», ta Abel Enbeita'ren «Gizaldi ontan». II. Itz lauz: Jaime Barrutia'ren «Zeru arnasa», eta Franzisko Uribarren'en «Kukuak udabarrian» eta «Iretargia gaberdian».

        Erderazko sarituak oneik izan ziran: I. Itz neurtutan: «Fue una mañana clara», Jose Andres Gomez Andaluz'ena; accesit bi: «Corona de amor», A. Onaindia'rena, ta «Salve Regina», Kepa Derteano'rena. II. Itz lauz: «Los cerezos en flor», Franzisko Uribarren'ena; «La poesia, sede de la belleza», Karmelo Barrenetxea'rena, ta «Los montes te cantan», Antonio Biguri'rena.

        Sari-banaketa Zornotza zinean egin zan, bagillaren 16'an. Aurretik meza nagusia euki genduan Larrea'n, beste urteetan lez, itzaldi ta guzti. Ondoren, dantzari ta txistulariak aurretik zirala, burdi dotore jantzi baten zazpi neskatilla liraiñakin ziñeratu ta an, kantu ta txalo artean, olerkari bakotxak bere lan saritua irakurri eban.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.