L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1969 I-II Udaberri (1969-urtarrila/ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

Morkaiko

 

Luken Larreategi

 

«Morkaiko» Mendizale Bazkunak

bere zillar- eztaiak, ospatzean.

 

 

Udazkena, il-zorian dagon arratsalde zeru-urdin ontan,

zuri begira nago, Morkaiko, eguzki epeltasun gozotan.

 

Astindu dezu, soiñ-gañean zenduan elur-izara,

ta orbanik gabe erakusten dituzu, zure piñuri ta txara.

 

Zer esanik ez, magalean, asabak jasotako basetxeak...

baña ez ditut nabari, zure apaingarri ziran artaldeak.

 

Ni Elgoibar'a eldu nitzanean —oraintsu ogel urte igaro—

askotan ikusten zlñuzen, ardi-bildotsez ornituta oparo.

 

Gaur, gizonak, ondo bizi nai orrekin, asetu bear diruz,

ta txanpon oiek lortzeko, zer egin? mendiak josi piñuz.

 

Orduan... agur betiko artaldeal, eta agur zuri, artzaia.

Zuen tontor kutuneko Gurutzea ere, piñuz estaldu-da ia.

 

Oraiñ ogeitamar urte, bertako gudaketa ondoren jasoa.

Elgoibar'ko erriari begira. Eta nolako begirada goxoa!

 

Gurutz maltea: Zuk ez dezu errurik, baño amaika bidar,

ama batek baño geiok, or ildako semeari, egin zion negar.

 

Ez zaitezela izan berriro, lotsagarrizko guda-zelai:

Orren ordez, arrera ona eman, zugana datozen mendizaleai.

 

Maitemindu ditezela, ainbat edertasun arkituz mendian.

Nere Aintzanetxo'kin, or izango naiz, datorren udaberrian.

 

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.