Ez nebala
Markue
*
ez nebala ezagutu?
nork esan dizu
ori?
nere biotzean
gordetan dot
bere urregorria,
ez nebalako
ezagutu
beste
alakorik.
*
arramuskara barik
eta
irribarrez
esan
egiozu,
txikia
dalako
oraindiñoko.
«zelako polita dan txuria,
zelako itxusia loitutako baltza,
ene txotxo».
arramuskara barik
txikitxoa dalako
oraindiñoko.
*
itxasora urten dau
zapi-zuridun
itxasontzi
ederrak.
noz etorriko ete-da
barriro
kaiera?
utzik
gelditu
da
kai-barrenean
bere
lekua,
eta
masta-tantaiaren billa
dabiltzaz
itxas-txori
guztiak.
*
sekula be eztot urten
ibar txiki onetatik iñora.
inguruetako
mendi ta zeru-ertzak
ikustea
naikua da,
irudimena
bide-laguntzat
dodala.
ez ete-dira
an urriñetan
be
bardiñak
emengo zerutik
doiazan
laiño-txuri-urdiñak?
*
lau zarata enparantza zabalean: astar-zarren moduan
mozkorrak arrantzaka
iretargia laiñuen atzean eskutau, irribarreka,
eta
amabi kanpaiak
eliza zarreko
kanpantorrean,
ikaraka.
*
eriotza-larrian
ikusi dot
gure euskera zarra
naparroako mendietan.
ardizain gaztea
transistorakin
soiñu barriak entzuten,
txakurra
ondoan
eta
ardiak
aurrean:
«nere aitak bazekin euskeraz, baiña nik ez».
ory mendiganean edurra
eta eguzkiaren
argiagaz
zuri-zuri laiñuak.
illun nere biotza
erdaldunduta ikusita
gure auñamendiak.
|