- Literatur Aldizkarien Gordailua - Olerti aldizkaria - Ale honen aurkibidea
- Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)
Olerti 1980 (1980)
Fitxa
Ele galduak
Mañex Erdozaincy-Etchart
Iraztorean
Itsas-hegian...
Goiz huntan jeikitzean
Zerua
GoibelAurkitu dut!
Alta
Ba dakit
Norbaitentzat
Nunbait
Pozgarri
Agertu
Dela!
Igurikatzen nuen
Zeru poxia
Norbaitek
Ebatsi
Ote zautan?
Halere
Zendako nago
Zeru izkin bati begira
itsua argiari bezala
Argiari deika
Eta itzalaren ondotik?
Garbituko ez den
Zeru izkin baten haiduru
Agertuko ez diren
Izarren haiduru?
Igurikatzen dutana
Ez da berdin etorriko!
Askotan
Orroitzen ote zira
Oraino?
Bide egin ginduen
Elgarrekin
Elgarri so eta
Ixilik:
Delako bidexka hura
Itsas-hegian!
Zure soaren lanbroa
Zure mintzoaren soinua
Zure barneko marruma
Itsas-hegian
Delako bidexka hartan!
Itsua argiari bezala
Argiari deika eta...
Zure itzalaren ondotik
Joango naiz
Delako bidexka hartan
Intzirika!