L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1980 (1980) —Hurrengo artikulua




 

 

Aita

 

Aita Anasagasti

 

Bai zala lurrik onena:

meia, sakon, negarti!

A bai zala lur gozoa,

euriaren emazti!

 

Nekazariak bai diño:

au da sabel biguna!

Baserritarrak ostera:

au da urrezko kutxa!

 

Baiña lurra, bakarrik lur,

ta itxaropen aundia.

Lurretarik bikaiñena

lur utsa, alegia.

 

Bein batean agertu zan

azi txiki, txikiña.

Zein zan iñork ez zekian,

baiña sartu lurrian.

 

«Lur au ainbet maiteko det,

nere egarri dagona.

Egarri onek ekarri nau

urrunditik auzora».

 

Lurra zoratzen dijoa,

negarrez busti narru,

kantuz bialtzen du keia,

arnasa gorde barru.

 

Lotsatu da. Itxi ditu

begi-ateak xamur.

Ixildu da bere oiua.

Ames-kabi indartu.

 

Lurrean kimua jaio,

kimutik zugaitz sortu,

arbolan lorea jolas,

lorean jaio frutu.

 

Ama, lur bikaña ziñan,

garbi, sakon, biguna.

Azia etorri ezpalitz,

beti lurra, lur utsa.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.