Egiazko zoriona
Joseba Bilbao Artetxe
(elbarria) 15 urte
Euskal herriko bideetatik
ibili ahal izango banintz
eta minik ez banu,
orain baino zoriontsuago nintzateke;
baina bizitzari
ezin diogu lepoa eman,
ezin dugu aldatu;
bizitza aldatzeko ahalmena bagenuke
gizonak ez genukeen
oraindik egiazko zoriona edukiko,
noiz izango genuke zoriona betiko?
zeru zabalean
Jaungoikoaren bakean.
|