L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1980 (1980) —Hurrengo artikulua




 

 

Ikurriña

 

Uxola

 

Ikurriña!

Euskal biotz itur-miñak

odol gorriaz egiña,

zenbatez ederrago zu

seme zintzoak ba'giña!

Ikurriña!

 

Ikurriña!

Gurutz orlegiz egiña,

gure lurra da berdiña.

Berak erne zun euskera:

zure bizitz barne-muiña!

Ikurriña!

 

Ikurriña!

Gurutz zuriaz egiña,

gudarien estalkiña!

Bildu gaitzatzu azpian

biar eriotz ba'giña!

Ikurriña!

 

Ikurriña!

Gure erriaren adiña

izan zaitez, ikurriña,

askatasuna zaintzeko

zu bai-zerade egiña!

Ikurriña!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.