|
Gaurko zenbait txoperrei
Ibai-ertz
Zenbat eriotz trixte
bide bazterretan
denok ikusten dogun
gaurko egunetan.
Kontzientzirik ez da
ainbat txoperretan,
berebillak ez dabiltz
legezko martxetan,
ta gero luto beltzak
eundaka etxetan.
Txoper askok geigi
edanaz alkola
erabat galtzen dute
buruko kontrola.
Era orretan zuzen
ezin jun iñola
ikusi gaitz gogor
au indarrez dagola
ta orrek ekartzen du
eriotz odola.
Denok ibil gaitezen
buruz pentsatua
kamiñoa denontzat
egiña degu ta.
Asko ortxen dabiltza
gauz ori aztuta
edan gaiztoarekin
zearo nastuta.
Zer aurrerapen dago
bizitzak galduta?
Auxen artu zazute
txoperrak kontuan:
Arrixkua dagola
aurreratzekuan.
Txistu eta kantari
sekula ez juan
lagun urkoa beti
eduki goguan.
Denok bizi nai dogu
oraindik munduan!
Raya eta diskoak
on artutzen jakin
kontuz erabiliaz
zuen martxarekin.
Bolanteari eldu
sendo bi eskukin
kontu gutxi kontatu
albokoarekin
ta beti ez piatu
kotxen prenuakin.
Zuen eskubiari
arretakin eutsi
ta legen agindua
etzazute autsi.
Iñor jotzen ba-zute
biar edo etzi
berari laguntzera
kotxetikan jetxi
ta zakur bat bezela
kunetan ez utzi!!
Desgrazi arten iñoiz
gertatzen ba zera,
biotzez laguntzeko
ez egin atzera.
Ori ez egiñean
gizona etzera
ta deitzen ba dizute
juizio batera,
etzazu deklaratu
Judasen antzera!!
Dezun Seguroakin
zu ez errukitu
berak milloika peztak
poltsetan ba ditu.
Naiz ta abogaduak
ura defenditu
ark gezurrak esatez
etzaitez arritu,
zu beti egiz mintza
ori da meritu!!
|
|