L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1981 (1981) —Hurrengo artikulua




 

 

Erantzuna

 

Magda Stella

euskaratzailea: Muniategi'tar Sabin

 

Ematen dizut naizena:

Azi bat duana ugaltze itxaropena.

Pinport meatx baten loraburua.

Oiu bat izan nai duan txutxumutxua.

Arima bat aleginka izaten osoa.

Zintzitoil bat auskorra, lotan,

udaberri zai azkenean.

 

Kolokazko ibilte bat irrikatuz

mugaen osteko bere bidearen baietza...

Irtetzen ari dan ontzi baten zanbulua.

Irripar bat barre bigurtuko dana.

Egutaize bat bigurtzekoa aize.

Bere urak zurruztan amilko ditun

ibaitxo baten murmura txepela...

 

Orein eme bat baso ostean ikaratua,

bildurrez ta sarrakioz korapillatua.

Erdi-zabaltzen dan arrosa bat.

Txio bat besterik ez... Egada soilla.

Zirtizartazko errepika egadatsu baten

billa ari dan ezkila bat...

 

Ematen dizut naizena:

Nire bake egarritsua ta nire begiratze gozoa,

nire alaitasun bakartia, ta nire etorkizuna:

arrigarrizko ameskizunezko ugolde zoragarria!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.