Xabier Peña
Paulin
Gauz itzal battek arritu nindun
itzalduz nere begiak,
biotza ere lertutzen daukat
saminduz eriotziak;
bañan aiskide, zer esan nai dau,
zuk, olan, igestutziak,
ainbeste lagun itzi dituzu
malko samiñez betiak.
Gizontasuna, lora ederra,
zendukan zuk, biotzian,
berezko zendun sormen indarrez
zuk duinduta lurrian;
kristautasuna izan zenduan
laguntzaille on, bidian,
eder giroa itzi deuskuzu
zure lagunei lurrian.
Gipuzkoatik etorri ziñan
Bizkai eder onetara,
zure izate zoragarria
eralduz Bizkai erara;
lenen burua, gero biotza,
biur zenduzan Bilbora,
oso-osorik, urtuz bizia
Bizkaitar anai gogora.
Bitxi ederrez josita zeunkan
gizon izate guztia,
baña larrosa maite gorria
zan zure umildadia;
berez erion dirdai bizia,
ain ziñan lagun, biotz apala,
zurea zendun jendia.
Euskal jendia zurekin dago,
iñoiz, baño gartsuago,
dizdizka dago ain lan ederra
itza baño argiago.
Ziñan guztia opaldu zendun
ura baño garbiago,
Euskalerria biurtu nairik
sua baño maiteago.
|