L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1981 (1981) —<oler3084>




 

 

Garbitokia

 

Dante

euskaratzailea: A.O.

 

II Kantua

 

        Eguna argitarakoan ur-ertzean zeuden oraindik olerkari biak; ur-gaiñez, ontzitxo bat ikusi zuten andik, aingeru batek Garbitokira zeramazkin arimekin beterik. Auen artean Dante'k Kasella bere adiskidea, musikalari aundia izana, ezagutzen du; Adi bage abesten du Kasellak'k, baita Dante'k ari entzun ere, sor antzera. Katon aserre, Garbitokira ain astiro doaztelako.

 

Eguzkia orduko zeru-ertzean zegoen, Jerusalen estaltzen duen eguerdialdeko oboaren unerik garaienean; eta Ganges ibaitik irtenez zebillen onen bestaldetik dijoan gaua, eguna gainditzean eskutik jausten zitzaizkion Libra pixuekin. Egun senti liraiñaren matrail larros-zurikarak, ordea ni nengoen tokitik aundi urrezkoago ematen zuten.

        Itxas-ertzean geunden gu oraindik, ibilli bear duen bidean gogoa izanik, biotzez dabillen arren gorputzez geldi dagonaren antzera. Eta ona, Marte, an sarkaldeko iz-azalaren gaiñ, goizak ertsita bezela, gorri biurtu oi dan antzera laiño lodi artean, berdintsu ageri izan zitzaidan neri —gaur ere ikus al ba'nu!— leiaz zetorren argi bat: ezeren egazkaldirik ez litzateke aren ibilli bizkorraren pareko. Eta nik, nere gidariari-zerbait galdetu nairik, begiak uragandik aldendu ta berriz so-egitean, leen baiño ere diztizari ta aundiago ikusi nuen. Gero, alderdi bakoitzean, irudi zitzaidanez, gauza zuri bat, ez dakit zer, ikuskatu nuen; baita azpitik ere, ez-arian bai-arian zerbait zuri zana irteten somatu.

        Maixuak etzidan oindio itzik esan, baiña bai ordea lenengo gauza zuriak egoak zirana oar-azi; orduan, ontzilaria ondo bait zuen ezagutzen, oiu egin zion:

        — Makur, makur, belaunak! Ona Jainkoaren aingerua! Alkar eskuak. Gaurtik aurrera ikusiko dituzu olako Jainko-zerbitzariak. Ikus nola ezesten ditun giza-bideak, eztu arraunik nai ezta beste oialik ere, egoak ezik, urruneko ertzak igarotzeko. Ikus nola dauzkan zerurantza jasorik, luma betikorrekin aizeari eragiñez, auek ez bait dute ilkorren illeak bezelako aldakuntzarik jasaten.

        Gero, jainkozko egaztia gugandik urrago te urrago egiten zalako, dizditsuagoa zirudian; eta, begiak urbildik ezin so-egin dioten ezkero, beera makurtu nitun nik nereak, ura, ur-gaiña ozt-oztan ebakiz ontzizka baten txairo ta bizkor ondartzara zetorren bitartean.

        Txopan zegoen zerutar ontzizaiña, te zoriona zekarrela zirudian aurpegian idatzita. Barruan jezarrita zijoazten eunetik gora ezpirituk au abesten zuten: In exitu Israel de Aegypto, denak abots batean, salmu onen bertsoak osorik kantatuz.

        Ondoren, aingeruak gurutze santuaren ezaugarria egin zien, eta ontan ondartzara jauzi egin zuten guztiak, eta bera etorri bezin arin abiatu zan atzera. Toki aretaz miretsi eziñik zirudian an utzi zuen laguntaldea, gauza berriak ikusten ditunaren antzera bein ta berriz ezker-eskui begiraturik.

        Eguzkiak alde guztietatik gezitzen zuen eguna, eta jaurtia zuen Akerraga zeru erditik bere azkonakin, iente berriak gugana bekokia jaso ta esan zigunerako:

        — Ba'dakizue, erakus ezaiguzue bidea mendira igoteko. Eta Bergili'k erantzun zien:

        — Leku au ezagun dugula uste duzue zuek, bear bada, baiña bidariak gara, zeuok zeraten bezela. Zuok baiño ientxeago eldu giñan onera, pizkat lentxeago, beste bide batetik, latz gogorretik noski, eta orain emendik igotea jolasa iruditzen zaigu.

        Arima aiek, ni oraindiño, arnaska bai nengoen, bizirik aurkitzen nintzala oarturik, izuaren izuz laru —its jarri ziran. Eta olibo-urraitza dakarren mezulariaren inguruan, gizataldea, olakoaren berriak jakin-guraz, bildu ta iñortxo ere ortarako nagi agertzen ez dan bezela, nire begi aurrean ere orrelaxe metatu ziran arima doatsu guzti aiek, edertzen joan bear zutelakoa ia aizturik. Aietako bat ikusi nuen neu besarkatzen asmoz urreratu-nairik: eta, guztiz maitekor zetorren ezkero, neronek ere beste ainbeste egin nai izan nuen. O itzalak, itxura ezik utsalak! Iru bider gurutzen nitun aren atzetik besoak, eta beste ainbestetan idoro nitun neure-neure bular gaiñean.

        Mirestea, uste dot, aurpegian agertu zitzaidan, itzala ba irriparrez atzeratu egin zan; nik, ostera, aurrera aren ondoren. Geldi nendilla adierazi zidan abots samurrez, eta orduantxe igarri nuen nor zan, eta arren alkarrekin itz-egiteko geldi zedilla unetxo baten eskatu nion. Erantzun zidan:

        — Maite zindudan gorputz ilkor nintzalarik, maite zaitut haina uraz erantzirik ere; orixe dala-ta geratzen naiz; baiña zu, zergatik zoaz bide ontatik?

        — Ene Kasella, berriz ere egon nintzan lekura itzultzeko, egiten dut ostera au —esan nuen—; baiña zuk nola luzatu duzu ainbeste?

        Eta erantzun zidan:

        — Ez dit iñok iraiñik egin; nai duenean eta nai duena gora jasoten duen ark igaro-bidea maiz ukatu ba'dit ere, zintzos da aren naia zuzentzen duena. Iru illabete auetan, egia iñork eragotzi gabe, ekarri ditu ark sar gura izan duten guztiak. Ni ere ark artu nindun xamurki, Tiber ibaiko ura gazi biurtzen dan ondar-ertzean aurkitzen nintzalarik. Orain ere ibai uraren agora zuzentzen du bere egazkada: antxe elkartzen dira beti Akeronte'rantza jaisten ez diran anima guztiak.

        Eta nik:

        — Lege berriren batek kentzen ezpa-dizu oroimena edo-ta niri irrits guztiak gozartu oi zizkian maite-eresien ekandua, arren eskatzen dizut poztazi dezaidazula piskat nere arimea, neure gorputzakin ona etortean ainbat naigabetua da-te.

        Bera orduan, biguin-biguiñik Pentsamentutik mintzo zaidan maitasuna kantatzen asi zan; samur egiazki, oraindik ere aren gozotasuna durunduz bait daukat barruan.

        Nire maixua, ta ni, eta arekin zeudenak, pozkarioz gaiñezka geunden antza, iñork beste ezertan gogorik ezpalu bezelaxe. Gu guztiok aren notak entzuten adi-adi geundela, ona nun agertzen zaigun zaar agurgarria, au oiuka:

        — Zer da au, ezpiritu berankorrok? Ze baldankeri, ze ardurarik-ez duzue au? Zabiltzate bizkor mendira, duzuen loikeriak garbitzera; oiek ez dizue ba uzten Jainkoa aitzen ematen.

        Usoak ondarra naiz zoragaria pikoka, janari inguruan bildurik, geldi-geldi daudenean, oizko duten aundi-aizerik erakutsi gabe, baiña izutzen ditun zerbait inguruko gerta ezkero, ots-otsean utzi oi duten legez iatea, ardura aundiagoren batek eraginda; era berean ikusi nuen nik ere talde ura, eratu berria noski, kantua laga te itxas-aldean zear sakanbanatzen, norantza doan ez dakila edo dabillenaren antzera. Gure andik alde-egitea ere etzan bizkor-ezagoa izan.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.