L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

<oler3100>— Olerti 1982 (1982) —Hurrengo artikulua




 

 

Aurkez

 

A.O.

 

Dakianak daki itxaso zear kantatzen. Bidutzi igikor au, itxasoa noski, orain bare ba daukagu, gero zirimoltsu dabil, dena ondatu ta ito-bearrik. Lemari trebeak, orraitio, zilbor izugarri orren bizkar ere badaki lerden jauzi egiten. Ala-ala guk, esan bear, aizete zakarrari ortz-egalak erakus-eraziz.

        Asiak giñan OLERTI ateratzen, baiña ekaitza sortu zitzaigun ustekabez. Eta or gu itxaso naasian, tirabira zorian. Eguzkia ala ere egunero agertzen, eta oztargi ongille orri millesker, argiz jazten zaigu berriro lur-azala, eta otzik egoana bir-berotu. Olaxe guk: berriro argi-adorez apain, kalera datorkigu aintziña xamarreko OLERTI aldizkaria.

        Ekaitz-atzapar artetik irten eziñik ibilli ta berandu xamar egin zaigulako, aurtengoz ale bat bakarra aterako dugu. Gerokoan ikusi egin hearko, bizi geran istori-liparra ez bait da nare lokatzeko egokiena; au da, itxaropen betezko asmo luzeegirik artzea ez zaigu bear bada egoki. Porrot egiteko arriskua urbilxe beti ere.

        Emen datorkigu, beintzat, aurtengo ale au. Eta aurrerantzean apika orobat egingo: urte barruan artzen, eskuratzen ditugun oler-lanekin bilduma edo txorta mardul bat eman. Zer derizkiozue? Euskal olerkariok, beraz, aurrerantzean izango duzue non argitara eman zeuron adimen-biotzak eio lanak. Zinkurinka ibilli oi zerate maiz, Oihenart iñoiz bezela, ez duzuela zueron lanak non argitaratu esanaz; geroztik sustrai gabeko erosta duzue olakoa.

        OLERTI-ren ateak, ba, zabal-zabalik dauzkazute aspaldi baten bezela. Garai arten, bai, ainbat lan bikain osatu genuen elkar-lan errimean, elkar piztazi ta azkorturik, ezpai gabe. Zergatik ez gaur ere? Nik ez nuen leen —gaur traba aundia duguna— bereizkuntzarik egin ez olerkari, ez idazkera eta ez iritzietan: bakoitzak zuen berea, beti norbere iritzi-zaleegi izatea akats biribilli dugunarren. Gaur ere, OLERTI-n, bakoitzak naien duen izkelgiz eta idazkeraz joka beza; onartua izango da emen edonor, norkeri ta bestelako salbuespen gabe.

        Azken amar-urte ontan, malda beera joan zaigu euskal poesia. Tamalez diot au. Oso gutxi agertzen da aldizkarietan: bertsolarien lanak geiago olerkarienak baiño. Poesi-liburuak ere naiko urri. Sariketa politak antolatzen dira; baiña zergaitik jakin ez —nik ba dakidan arren—, sariketa cietara olerki gutxi aurkezten da, eta funts aundi gabekoak itxura danez, olerkisailla geienetan eremu - elkor ta murritz- geratu oi da-ta. Ea, poetok!, biotz on!, ar idazkortza atzartean, eta Musa andere adeitsuei txingarra eskatuz, sala zoli olerkigintzan! Bear du gure erriak.

        Aurten ere, azken orrian iragarten dugunez, ogeita irugarren urtez Olerti Eguna ospatuko da Larra-n, udazkenean, azaroaren 21-an. Bial ezazu zuk ere zerbait orduko konkurtsorako, ez gero diru-goseak eraginda, euskal olerki-miñak bultzatuta baizik.

        Azkenik ezkerrak biotz-biotzez olerkari guztioi, baita arnasaz eta diruz babesten gaituzuen guztioi ere, Eusko Ikaskuntzari berarikoz.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.