L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1982 (1982) —Hurrengo artikulua




 

 

Biotz - biurri

 

Arrinda'tar A.

 

                                «Bat, bi, iru, lau

                                xaguxarrak jango al au...!».

 

Xaguxarra, xaguxarra

illunpean azti zaarra,

agapean lo ta lo...

Argian ninian jo,

akullua ostiko,

argia madariko,

biotzean gorroto,

aker-beltzaren seme

illunpean murgilko...

 

Illunaren senide

Kristok

argi-zinduzen

jentil-baratzatik

at,

leize-illunbeetik

at,

aztikerietik

at...

 

Illunpera biurtu,

biotza biurritu...!

Marx

jainko-txiki

guretzat

Beste jainkorik

ezda

emen...!

 

Aker-beltzak:

Amen!

Amen!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.