|
Ots illuna
Igotz
Ezer dardaraz bage
kulunk-zarta ezik,
iñok sumatu bage
agertu az goitik.
Neure kautan sar intzan
egal-ots leunean;
ixil goiak zearka,
inkesa me bean:
Eriotz-dei dirudi,
me-merik emona;
ego ikutu zakarrez
onantza doana.
Zuk bialdua, maite,
ete dot antzia?
Zer izarrek al dauko
zure miiña itxia?
Ito eure naikuna
nire izate barna;
ez bait auna oindiño
so eriotz mende.
Ik bai eresi baltza,
negar ixuria!
Abil oindiño igeska,
otz naiz kiskalia.
Orria dager laru
elduz udazkena:
deika dago erio
illaren gurena.
Zokoan ereiñotza
jazteko buruan:
baltzik eta itsusi
azurtza onduan.
Dagoneko dantzugu
atabal soiñuan,
kont-ezin beste illak
dantzari moduan.
Zure ta nire, maite,
laztan lokarria,
eriok dau eroan
betikoz ausia.
|
|