L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1982 (1982) —Hurrengo artikulua




 

 

Euskeraren malkoak

 

Goiria

 

Zergaitik dagoz goiz eder ontan zure begiak

        negar ta malkoz bustirik?

Zergaitik zagoz miñak artuta izadi dana

        baitago pozez alairik?

 

Esan EUZKERA, esan bai arren, zergaitik negar

        dagien zure begiak;

azaldu niri zure samiña, esan zergaitik

        diran zure min-nekiak.

 

Nik euzkeldunei esango dautset zure barrengo

        samin-oiñaze zorrotza;

t'euzkeldun onak adituko du bere biotzan

        zure deadar mingotza.

 

Udazkena da euzko semea, neretzat beti,

        beti bizi naz negarrez;

neure semeak nigaz aztuta euren erritik

        jaurti ninduen indarrez.

 

Nire biotzan ez da pozarik, ez zorionik,

        iges egin du alaiak;

ta orregaitik nago gaur emen eriotz-miñez

        malkoz busturik begiak.

 

Udabarriko alaitasunak ezin iñola

        alaitu nire biotza;

nire barruan aspaldi ontan negua da-ta...

        ezin da urtu izotza.

 

Gau t'egun dakart aspaldi ontan biotz-barnean

        kezka latzezko ekaitza;

biotz gaxo au arrak jota lez zatituta dot

        itxasoak lez arkaitza.

 

Kupitu arren euzko semea, kupitu nitaz,

        beira nire min zorrotza;

kupitu nitaz bestela laster dator nire gain

        bat-batean eriotza.

 

Zure besarkaz urtu semea bular-barruan

        dodan neguko izotza;

kupitu nitaz, izan erruki, bestela atera

        nire barrendik biotza.

 

«Jagi eta abil», euzko semea, aterik-ate,

        anaiak nitzat batutzen;

ekin gogotsu erri danetan euzkotar danak

        nigana beingoz ekartzen.

 

Ordun bai seme, etorriko jat barriro laster

        lengo udabarri alaia;

biotz-barrendik aienduko jat negu illuna,

        piztu barriro argia.

 

Orduan laster agertuko jat oso-osoan

        alaitasuna barnean;

t'ikusiko dot izadi oro irri-barreka

        alai ta pozez betean.

 

Oartuko dot gau argietan oztin ta garbi,

        lilluragarri ortzia;

eta mendia lore ederrez, zitori zuriz,

        apaiñez dana josia.

 

Oartuko dot zelan euzkia agertu oi dan

        mendi-ostean goizean;

zelan diztira ederrak galduz estaldu oi dan

        geldi-geldiro gabean.

 

Oartuko dot illargi eder gau-erregiña

        izar diztikor-tartian;

eta bere izpi diztiratsuak anor zabalduz

        argi egiten ludian.

 

Ikusiko dot zelan baso ta zelai-muñoak

        agertzen diran apainki;

zelan zugatzak apurka-apurka osto orlegiz

        jantzi ein diran poliki.

 

Oartuko dot zugatz-gaiñean txorro-txioka

        alai abesten txoria;

t'ega-egaka lorerik-lore janari-billa

        mitxeletatxu alaia.

 

Adituko dot artzai jatorra adarra joaz

        santzo-txistuka mendian,

t'ardi apalak zelan dabiltzen alai be-beka

        bedarra iaten iarrean.

 

Ilkusko ditut neska-mutillak jai-egunetan

        erri-zelaian jolasten,

ume-taldeak bide-ertzean alai ta pozik

        kanta gozoak abesten.

 

Ikusko ditut andre-gizonak bake aundian

        arto ereiten soloan,

atzo-agurek gentz ederrean etxe-aurrean

        pozarren karta-jokoan.

 

Oartuko dot amona zarra goiz-illuntzetan

        abots biguñez abesten;

eta ondoan bere illobatxu txiki-polita

        seaskatxoan lo eiten.

 

Nabaituko dot zelan dagoanoge goxoan

        irriparra españetan,

ta bere ointxo txiki-zurizkak gora-goraka

        zoriontsu jolasetan.

 

Eta gaxoak bere esku tximur-zimel ta latzaz

        malko bi kendu zituan;

ta ixil-ixilik lengo bidetik mendian-gora

        negar ta negar zan juan.

 

Biotza miñez exerita antxe arri-gaiñean

        nintzan oldozkor geratu:

EUZKERA AMAREN zori gaiztoa gogoratzean

        ezin iñola alaitu.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.