Argi eta illunaren seme
Migel Hernandez
euskaratzailea: Muniategi'tar Sabin
I
Illunaren seme
Gaua zaut, emazte. Illargi biribil betea
bete ta emeen dan une artako gau itzalena.
Gau erdia zaut, emazte. Loa eta maitea
goren diren une artako itzalik gorena.
Eguzkiaren oñatz goria zureganako.
Orra ene biotz au, su-garrez beroa.
Or doakizu, bultzada sendoz ta betiko.
argi bizi, egun senti eta arrats berakoa.
Gaua, ororen goseti, guleriz ta altsu
illun doanian, zure soñera sartuko ni.
Urduriak narabil, barne-muñetan maite-su.
Ene azur pilla otzikaraz suarren gori.
Gaueko aizeak amurratzen bularrak zuri,
baita ere iruli gorputzak gure bionak.
Oge-akelarrea, zorabidea iduri,
bikoteak ditu osotu, soin bi bat eginak.
Su aundiz betea agertu da gaua, gar gorri,
geldi ezin eroa, gora-goraka biurri.
Inguruetan, illunaren itzalek intziri,
ardo eta oxin animak aieneka iduri.
Gauaren illuna, i aziz kabi-esi goria.
Maitaleak inguratzen ditukan itzal-argi.
Sabel barrura dok oro argiak ixuria,
edo ta oro dok itsutu, adimen ta aragi.
Ta itzalak eskatzen ar-emeen alkarketa,
ezpain-oñeztu gori luzez urratuz illuna.
Losor gorrak urruka biurtuz, eskatzen
eta ago minduen, bero, aginkarien guna.
Baita eskatzen gauak gure bion alkar loa,
gu biok illargi gain; gu biok, bizi-iturri.
Eskatzen gu bion, su-garretan, ago beroa
daitela ama lur eta zeruen kiskalgarri.
Argi izarrak metatzen diarduen illunpetan
gu bion semea, maitasun, illun t'argi, gun.
Illunpearen nagi aldi ta zirkilluetan
gauari jarioa, gure seme, argi t'illun.
Itzalpean semea, itzalpean sortua baita.
Aren jatorrire sortazi-esne-gun beroa
izarrak dabe ixuri, izarrak ditu alta,
taup-taup azur-miñez betez andrea ta loa.
Ba dabil gaua izar-indarrak lokatu guran.
Itzalak ere ba du illuna edatu naia, g
u ta bikote oro iruliz eskon-matsetan.
Zu gaua zara, emazte ni naiz, eguerdia.
II
Argiaren seme
Egun sentia zaut, emazte. Itzalki ederren,
ateak erdi zabal datorrenaren argi-gai.
Dizdira beteak ler-zori, bildur ta pozarren
zure erraik eguzki barri noiz izango zai.
Argi-ardatz, ordurik aundiena dozu ur-ur.
Sua berbera erretzen dauan su-atarian.
Ni, ortxe nozu, zuri adi-adi. Buru makur
eta gu biok or argi orren erdi erdian.
Gauak lengo potsu illunetatik igesi du
eta erro barriak murgildu ditu sakonean.
Ene umegin argi, urratu zara zabal zu,
arri-umez arrakalatsu dan etxe zarrean.
Erditzaren ordu aundi, une biribillenak.
Zure miñaren larriz karraxi dagin une.
Ate oro zabal, mundu oso t'argiarenak.
Argi-kabi, eguzkia dozu egiña ume.
Seme ori illuna zen lenen, oyal josia.
Zure esku ta biotz sakonetako lana,
itzal eta oyal arteko gu bion azia,
itzal, oyal, azi; gu bion betiko yorana.
Illunpetako gure bion yoran eta oyal
seme dogu gaur bizi-biurritxo negartia.
Berak ditu gure etxe-ateak zabal zabal
Bera da gure biontzat etxe beteko argia.
Auxe bizia! Une ain ederraren laburra!
Itzal t'oyal, gure seme gurearen jayotza.
Itzal, t'oyal, gizonen munduko azken agurra.
Zer garan gu? Bakar bakarrik itzal, oyal, utsa.
Ortzondoko seme aiz, eguerdiko seme, i
t'argi orren dizdira bear dok beti iregan.
Ba gaituk ia gainbera ire ama eta ni,
ernai ta lo-zorro, maite miñaren besoetan.
Mintzo ta mintzo, ixillak itoko bestela,
biotza zabaldu bear au! au itz jarioa!
Bedar gozo errez usainduko zure lo-gela.
Ni naiz eguerdi, emazte, ta zu ortzondoa.
III
Argi eta itzalaren seme
Ortzondoko epelak tinki biribil titi bi
ezti iario gozoz errotxoak eten gabe.
Zure bularrak, egun sentian, ama-iturri,
esne zurixka geldi eziñekoz bete bete.
Zure zanak gañezka dituzu emazte maite.
Etxe osoa zure kutsu gozoz dozu bete.
Erle janariz asea, erle tokiko iduri.
Zu zeu, esne-bitsetan, erle toki, ezti zuri.
Ba dirudi eztizkoa dozula zuk odola
millaka erle pillak, lan ta lana gozatua.
Ba dabiltsu barne muiñetan esne uyola,
oyu ta zantzo; oro esne, uyol, eztegua.
Andre ugaria, zure sabelak iruntsi nau,
sabel ori izango nire illobi betiko.
Burdin goriz erea balitz ene egorputz au,
Burdin goriz errea balitz ene gorputz au,
azurrek zure zure iduriz irarrita ikusko.
Betiko gaitu gure semeak galdatu alkar.
Urtu gaitu gu bion arteko gose yoranak,
gu adin bi, odol bi, soin bi, biok eme ta ar
maite txorta bikañen, azao bi bat eziñak.
Ildakoak ortxe dire su-izotzez-berodun
aldenedu eziñak; bizidunen ondotik urbil.
Semeak zainduko gure etxe, solo, ondasun,
biok, betiko joan eziñak geranian il.
Gure seme au izanen bion arnasabarri.
gure aragia beretzat bizi-gai bakarra
ta berak, anima, esku ta arnasa nun jarri
bertantxe ernarituko, garden, ama lurra.
Gure zati bion zati au izanen guretzat
buztarri bikain. Gure bizi onen ardatz bakar.
Gu bion ago biok biurtuko ezpata bat
eta gure lau eskuok betirako bi galtzar.
Ezaut i bakar maite; irekin bat ire lena;
ire erraietako frutu ororen geroa.
Nire erentzi bakarra, zuregandik datorrena,
gure seme ta seme orren azi beroa.
Maitasuna leporatuz, beti lo ta ernai,
alkar mosuka garoaz barruko irakiñak.
Zu eta ni, mosuka, gure illek eztegu-jai,
millaka belaunaldi, mosuka gure seme-miñak.
|