L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1982 (1982) —Hurrengo artikulua




 

 

Gogai, utsune arrotz

 

Karol Wojtyla

euskaratzailea: S. Onaindia

 

                        Eta Jakob ibaian zear igaro zan...

                        Eta norbaitek egun-sentirarte burrukatu eban beregaz...

                        Eta Jakob'ek Ieku ari Panuel izena ezarri eutsan, onan esanik:

                        «Jainkoa aurrez-aurre ikusi dot»

(Asiera, 32, 23-31 )

 

 

I

 

1. Pentsamentuak itzai gogor egiten

 

Autueta baten jazo oi da iñoiz. Egia

aurkitu dogu, eta, alan be,

itzak falta jakuz, ez dogu ikusten

kiñua, ezaugarria. Ez itzik, ez kiñurik, ez ezaugarririk irudi osoa barne artzen dauanak, eta bakarrik sartu bear

burrukeari ekiteko, Jakob'ek egin eban legez.

 

Eta gure burrukea ez da

gogaietan daroagun irudi barnean soilki,

gizonaren barrua moldatzen daben

gauzaki guzti arein

irudituen barru-barruan.

Gure egiteak ar daikeez gero

bururatu bear ditugun

egia sakon guzti-guztiak?

 

 

2. Esaldi batzuk ateraten dira antxiña
eukitako alkar-izketa baten gomutagaillutik

 

Eta, zailla danarren, saia gaitezan

gizonagan dagon guztia gizonaren mende jarten;

mundu arrotz a, sakona,

begi aurrean jarten iakonean,

atzamarpean odol-pultzak nekatua

dardar egiten dautsonean.

 

Guzti au ez ete da, ba, zeuretzat,

kaleak zeure urrats ler-egiñagaitik

ain arin doazala ikusten dozun orrentzat?

Kaleak zear doa gizona dagokion ibil-neurrian

eta bere ibil-neurri orrek

esitzen dau, lilluratzen eta aldenduten

 

barruragoko lan-arlotik;

eta erdia dau iragarten eta erdia ezkutatzen.

Baiña ez eizu esan ibil-neurri orrek okertzen daunik,

osertzeko lerroak legez,

bere-berea dauan aunditasunetik.

 

Oro ez dau ibil-neurri onek aregan artzen,

inguru zabalagoa bai'litzan,

eta aregandik ezin zeinke berau zustarkatu,

beragan bait dago sakonki errotua.

 

Aurrera doa gure autueta

gero ta neke-min latzago artean. Aldakuntza

mamintsuagoetara eltzeko beti sufritzen dala

eta gizonak, azkenez, bere lanik latzenen barnean

itzartuko dala diñozunean, egia diñozu

—a!, zuk bai egia diñozula!—

eta, alan be, naigeberik aundiena, nik uste,

gizonari datorkiola

bere ikuskizun ezetik.

 

 

3. Itzak gogor dagitse pentsamentuari

 

Ikuskizun ezagaitik

gorriak ba'daroaz,

ikusi nai dauna argi ez dakuslako,

ezaugarri artetik igaro bear dau

ondarrean pixua daukana aurkitu arte

itzetan umotzen dan

igali-alearen antzera.

Jakob'ek sumatu eban pixua ete da,

bere ardien begiak legez,

izarrak nekaturik bere gaiñ jausten ziranean?

 

 

II

Jakob

 

Baratx joian Jakob urrinduz. Ba-ekian

uren indarra ta abereen makaltasuna

eta bazter baten billa ebillan ardiak

arrisku barik igaro ekiozan.

 

Jakob etzan iñoiz arrotz sentitzen

lurtar indarren artean. Berez lez ebillen

eta seguru, jakituri sakonez

eta itzik ebagi gabe.

 

Gaua begiak itzaliz joan jakonean,

lenengo bere ardiz eta gameluz,

gero bere semez eta emaztez,

bat-batean,

Jakob bakarrik aurkitu zan

eta norbaitek besarkatzen eutsola oartu

eta ezin zala ibiill.

 

Norbait sartu jakon kontzientzi barruraiño,

aur bategan edo, ardi baten sar ba'litz bezela,

ez eratx, ez zapal-asmoz, besarkatu soil-soil

dardar egiala, bere barne-izua

nabari azorik.

 

Jakob be Aregan dardarazten. Egia

ez jakon egundo olan supituan agertu.

Eta pixu orren azpian tolestu zan Jakob

eta aren gogaiak guenengo oreka bat

aurkitzen asi ziran lautasunean.

 

 

III

 

1. Udabarriko euri-tantak be utsune bat bear

 

Une batez jar begiak euri ezearen tantetan;

ikus diztikor euretan

udabarriko ostoen orlegitasuna oro.

Osorik dakusazuz tantoetan

euren berezko mugetan lez. Arrimenak

beteten dautzuz begiak

eta ezin zara zeure gogaiaren ondarrera eldu.

 

.Alperrik zabiltz bera ixil-azo naiean,

esna-barri dan umea iduri.

Zagoz olantxe, zeure zurtasunean, ez urrin joan

gauzen dizdizera argitik!

Itz utsalak! Ez daustazu entzuten? Gauzen ñirñir

argitsuan murgildua, orixegaitik

idoro bear dozu zeure barruan

uts-une sakonago bat.

 

 

2. Okerra

 

Zelan atera gogaia bere barren nare,

ixilletikan?

—Makur-azo neike kalea kaltzada alde baterantza

eta joan doazan neska-mutillen

begien okerra agirian jarri...

joan doazan mutiliak...

Eta berebillak bide doazanean,

bear bada euren leioak bakarrik

artu daroe azkenbagea.

 

Eta eurak diñoe:

—Gauzen argitasunari loturik

dago gure gogaia, eta zirntzoa jako

dabiltzan gauzen indarrari,

eta danak ez jakuz oindiño iragarri,

gure gogaia oindiño osoa ez dalako izango.

 

 

3. Pixu berezia

 

Edonor kezkarazi bear dabe itzok.

Gogaia osotzen danean bada,

bere elburua agortu dalako da,

eta orduan itzali egin bear

loak arturiko begiaren antzera.

 

Begiak, bere barne-argiz asetzen dau egia

eta era-barritzen, giza-aldiaren bulkadatik

atera ezingo dauanagaitik.

 

Baiña egia bere pixu osoz eta

makur-azorik

neuganatzean, giza-barrenera jasten da;

nire gogaia orduan bete oi da, iñoizka bakarrik

eltzen nazan ondarrean, eta doi-doi ezagun

dodan orretan, naiz eta nik ondo jakin

ondarraren ondarrera ezin nazala eldu,

ikuskizuna ta Elburu soilla

leza-ondar barru-barruan bait dagoz.

 

Urri mintzo naz ontaz, baiña askotan

darabilt buruan munduaren pixu berezia

eta neure-neurea dodan sakontasuna.

 

 

IV

 

Bide-lagunai

 

 

                            1.

Jakob burrukatu zan tokiaren billa ba'zabiltz,

Arabia'ko lurraldeetara etzaitez joan,

mapa baten be ez egizu billa errekastoa:

urrago daukazu asterrena.

 

Laga soilki ager daitezala osertzean

gauzakien argiak,

gero ta aaltsuago alkar-josiz

gogaiaren indarrez eta gero ta

lau-errezagoak.

 

Zeuk ikusiko, lor ba'dagizu, irudia

ez da itzaliko, igaro baiño.

Zagoz gert

pixu ori jasoteko

irudi onek biur zaizan

norbait, ixilla ta bakarra

eder jakozan norbait ziurki,

bakar-leku

beti lort leike gizonak,

erioan be lagun dogu-ta.

 

                            2.

Gure egunak orain egite laiñoz beteta dagoz,

egitearen barrukotasuna eurctan lanbrotua

geratzen da banatu-eziñezko kiñuz,

eta, alan be,

ziur gagoz egunen baten

kiñu ori itzaliko dala eta gure egitetatik

mamiña bakar-bakarrik geratuko dala.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.