L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1983 (1984) —Hurrengo artikulua







 

 

Oñazea

 

T. Monzon-Olaso

 

«Gure Saint-Pierre Jaun Apezpiku,buruzagi ta irakasle zenari,

biotz-biotzetik».

 

 

 

Oarra. Saint-Pierre Bilafranga-n jaio zan 1884-3-28 an. Larresoro, Baiona, Tolosa ta Erroma-n ikasketak burutu ondoren, Baiona-n, Hazparne-n eta Apaiztegi Nagusian egin zuen lan.

1914-1918-ko gudatean gudu-oiñean ibilli zan, eta gero katigu egon zitzaigun urte-mordoan. Gizon jakintsu ta trebea. Baiona-ko gotzai; berton il zan 1951-12-18 an.

Euskaltzale fiña. «Eskualduna» aldizkariaren asi zan euskeraz idazten 1914an. «Gure Herria» berak eta beste batzuk sortu zuten, 1921 an. «Herria» asterokoa sortzerakoan ere parte berezia artu zigun. 1949-10-21 an euskaltzain aukeratu zuten. Mugaz emendiko euskal idazleen artean, emengo gerra aurretxoan, «Euskaltzaleak» bazkunak jarritako «Kirikiño» sarietatik bat eskuratu zuen, Bilbo-ko «Euzkadi»-n argitaratu zuen lan baten bitartez.

Beronen eriotzaz gizaseme jator, langille ta euskaltzale aundi bat galdu zuen Euskalerriak.

T. Monzon-Olaso-k urrengo amalauko au eskeiñi zion, 1952 an, «Gure Herria»k ospatutako omenaldian. Onela dio:

A. O.

 

Sar zaite barnerat, anai Oñazea!

Zure zai negoen, illundu duneko,

Ar zazu nerean atseden ta bero,

Zuk eginen nauzu, nintzen baño obea.

 

        Zatoz gaixo lagun, oteaz betea

Odoldu nazazun besoetan gero.

Yainkoak igorri zaitudan ezkero

Etzait beldurgarri zuri urbiltzea.

 

        Sar zaite ta jarri... Arto ta esnea

Emanen dizkizut sutondoan, lagun.

Ta gero, ixillik idekiz atea,

 

        Irten gaitez biok, anai Oñazea,

Ta goaz eskuti, zuk nai bezin urrun...

Ar zagun kantari gorako bidea!!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.