Ama semeak
A. Zubikarai
Egun geiena leioan,
eta gabean oiean,
negar malkoka ama maitea
aita noiz etorko kezketan.
Ez egin, ama, negarrik,
ba dator aita bizirik.
Arrain gaiztoak ez dabe naiko
umeak ditun aiten biotzik.
Zuk ez dakizu, semetxo,
itxasoetako barririk.
Itxas onduan kurutzak dagoz
alargun askon kezka bagarik.
Jakin ba dakit, amatxo,
itxas gizonen barri nik,
negu baltzetan sentitzen ei da
itxaso ori gizon nairik.
Uda galdatan leioan,
negu otzetan barruan,
ama maiteak ezin uxatu
bere kezkarik aitan arduran.
|