Nire izkuntzarik onena
Josu Exea
Gurasoen izkera,
ene biotzarena,
izkuntzarik onena
zu zara, zu, euzkera!
Gure asabaen gogoan
antxiñan Goitik azita,
maiteki erabillita
arretaz euren agoan!
Mintzo aunitz il bai dira
ordutik geldi, ixilikan;
zure elgiak oraindikan
geure Errian bizi dira.
Zagozela bizirik,
euzkera agurgarri,
ondore miragarri,
ezin dot aditzen nik!
Etsai asko ta altsuak
nai dabe zu iltzea;
baiña ori lortzea
lagakotse Jainkoak?
Egi ituna au be da:
zeure semien artian
etsaien agindupian
talde aundi bat jartzen da.
Nun daukie biotza?
Nun daukie burua,
bada euren asmua
«AMAREN» eriotza?
Ai, ta zelako Ama!
Lurbiran, garbiena!
Agoan, goxuena!
Ederra berez darama!
Eztot eingo olakorik;
gudaldu dotelako
gizonki, etengabeko,
euzkeraren aldetik!
Zure otslillurakin
beteko dut etxia,
eleiza ta kalia,
zure itzsoñuakin!
Ikertukot egun oro
zure iturri aitu-eziña!
Euzkel-arimaren muiña
aurkitu nai-det osoro!
Goiko Jainko lagundala,
neuk be kementsu, jasankor,
maintagarri, begirakor,
izan nai dot zu bezala...
Ama, ez zara ilgo
bizi naizen artean!
Ez, nire barrenean
iñok ez zaitu erailgo!
Gurasoen izkera!
Ene alabarena!
Izkuntzarik onena
niretzat GEURE EUZKERA!!!
|