L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1984 (1987) —Hurrengo artikulua







 

 

Bultzia

 

Muniategi-tar Sabin

 

Zama aztuna edo ariña

beti da bat aren ibilia,

beti, ioan-etorri bardiña;

geltokiz geltokizko geldiune

neurtua, barriro itzulia,

tran-trakatanezko biboliña

ta, betiko loaldi, utsune.

 

Burdin otzen edo beroen gain,

arzulo berberatik igaro,

ipar-aldetik ego-aldera

ta, egoatik gero, iparrera,

beti lez, —ez azkar ez astiro—

ordu-lotura berdiñen azpin,

egualdi otza izan naiz bero.

 

Txistu otsean ta beti deika

batetik bestera, osteraka,

ibarretatik, mendipetatik

beti lez, bagoiak arrastaka,

ordukari begiradapean

ta, orrelaxe begiraturik...

Gizonaren irudi berbera!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.