L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1984 (1987) —Hurrengo artikulua







 

 

Oldoztu neban

 

Muniategi-tar Sabin

 

Lur sakon

emankorretan

oldoztu neban

nik

      aize bare ongarrietan

edergarri ta begiko

diran bizidun gauzetan

maitetasun barrutiko

laztan gozo samurretan

oldoztu neban

nik

      udabarriko usain on

ikuspegi orlegietan

ta baita zure begietan

oldoztu neban benetan

nik

      zenbat lan oldozgarri ta eder dagon

orri txiki bakar baten egituran

bizi-ezkutu sakonezko zenbat lan

oldoztu neban

nik

      Ta oldoztu neban bai oldoz neikela

ta amets egin, gai izan nintzakela

ta oldoztu neban bizitza au zala

asi ta azkortzea

ta aurrera joatea.

                           Baña esan dauskuenean ez

ta agintzen dauskuenean ez

ta ondatzen gaituenean ez

orain eztakit ez

eztot oldoztutzen

nik.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.