L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1984 (1987) —Hurrengo artikulua







 

 

Illotsa

 

Muniategi-tar Sabin

 

Zabaldian galdurik

astiro mendian gora

joale otsak datoztaz

urruneko ibarretik.

 

Intziri itunak dira

isturan eortzirik,

leun datozan erostak

beste ludi batetik.

 

Joan dxataz utsean

itxaropen zoroak

ta, gaur nire amesak

galdu dabez egoak.

 

Maitasuna erail daust

aldiaren laiñoak,

ixil daridazala

oroitzapen malkoak.

 

Baratxe sartzen dxataz

zabaldiko bakean

joalearen negarrak

biotzaren samiñean.

 

Lore zimelak dira

joandako urrunean,

asperen isuriak

maitasuna galtzean.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.