L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1984 (1987) —Hurrengo artikulua







 

 

Urril bidez...

 

Muniategi-tar Sabin

 

Urril oiartzunezko egoaize epel ta, noizik beingo

ipar-aizearen ezetasun ozkirri, ibilli zabalez,

udazkentzen ari gara orri orbandu, orri zimelez,

gogotsu dabilgun naiaren eguntzea noiz izango.

 

Irakin dirakin euzko odolaren ezkutu ixillez,

zenbatzu eskuren agur beroa edatzen da aizean

ta, zenbatzu itz adikoi begietako argitasunean,

egarri biziko elebide iorantsu, alkartsuenez!

 

Bitartean aizeak... (euria erortzen dan bitartean)

ots dagi aizeak, egungiro minberatsu eta aztunez

ots dagi aizeak, ots, zurrumbillo gogor, nabarmenetan

edota samurkiro eguzkiaren ikutupe kutunez.

 

Erri gogaketaz, amets ikusberatsu, aidekorretan,

gure begiak sortaldez-sortaldez, ipar naiz egoz ere

izan miñezko maitasuaren gogozko agur beroetan

itxaro illeziñaren pozbide zabala dagerskute.

 

Oi, zenbatzu argibide, zenbatzu gogo, muin goralgarri

nabaitutzen dan gure Erriaren magalpe agurgarrian!

Zenbatzu edertasun, zenbat ezkutu, abots laztangarri

goratutzen dira mendi ta ibarrez egarri bizian!

 

Aizearekin bat egiñik egatutzen gara, alabearrez,

gorputz artuz gure ibar, zelai, mendietako garopetan,

EUSKAL ERRIARI darion bizi-naiaren abots goitarrez

oiukatzen garalarik azkatasunezko diadarretan.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.