L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1984 (1987) —Hurrengo artikulua







 

 

Negarrik ez

 

J. Urkiza

 

Ez egin, umetxo, negarrik

itxasoaren bildur aundiz;

itxasoak gau ta egun, eutsiz,

ez dau bear zure malkorik.

 

Erakuts bai zeure amari

barruan dozun oiñaze larri.

Ikusi ete dozu egundo

goizeko txoririk negarrez?

Areik zuri txioka diñoe:

       Ezetz! Ezetz!

 

—Bai, amatxo; baiña neu bere

arbola gaiñean ba'nengo,

lurreko arantza gaixoak

ez leuskidez oiñ zuritxoak

miñ samiñetan gaitzituko;

gizakumeen begi illunak,

ez nire indar eragiñak

aurrerakoan izoztuko.

Poz aunditan nire biotzak

goiak kantuz leukez josiko,

argi sor-barriaren lillura-indarrez

ortzi-gaiñeraiño ninduke jasoko.

 

Jaso naizu zuk, ama samur-samurra!,

jaso naizu zuk, zugaitz gaiñera,

uda ta negu abestu dagidan

albako txorien antzera.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.