|  
              
               
  
 
Mundaka'n 
 
  
 
A. Zubikarai 
 
  
 
Sukarrieta'ko aizeak 
 
ei dabiz Mundaka'n, 
 
baiña Sabin'en kanturik 
 
ez dabe ikasi an. 
 
  
 
                 Eta biotza eten egiten da 
 
                 aizeak larria dabillanean. 
 
  
 
Aizea larri dabil bai 
 
Mundaka'ko ibarrean, 
 
euskera galdu dabe-ta 
 
nastean dabiltz an. 
 
  
 
Euskaldun erri dalarik 
 
kutxan sar eben elea, 
 
biotzean gorde ba lebe 
 
artuko eban arnasea. 
 
  
 
Euskal rumboa gal dabe 
 
ango kapitan pilotuk, 
 
errezago ibilten ei da 
 
Kantauri uretik arutz. 
 
  
 
Goraka erabil dabe 
 
paperetan Etxeita, 
 
erderaz lore ugari 
 
ta doñutan «konparsita». 
 
  
 
Lotsakor nitzan Mundaka'n 
 
Etxeitaren omenetan. 
 
Euskera goratu nai ta 
 
erderaka jardunetan. 
 
  
 
                 Eta biotza eten egiten da 
 
                 aizeak larria dabillanean. 
 
  
 
              
              |