|  
              
               
  
 
Euskal soiñugaillu arruntak 
 
  
 
Uxola 
 
  
 
Euskal soiñugaillu arruntak, 
 
esku latzak eta zimurrak 
 
baso-arkaitzetan egiñak, 
 
zuen aoz baso-jardunak. 
 
  
 
Euskal askatasunez jardun 
 
izan ziñaten soiñugailluk 
 
erri, auzo, baso ta gallur, 
 
itxasoari egiñaz gur. 
 
  
 
Burujabetza abesturik, 
 
euzko gaztea alaiturik, 
 
eta maitasunez deiturik 
 
aberri-adarrez loturik. 
 
  
 
Gudaketan negarraldiak, 
 
erasoen oargilleak 
 
ta beren asmoen berriak 
 
salatzeko adigarriak. 
 
  
 
Ta gero odol ixurtzea, 
 
guda ta ondoren pakea, 
 
euzkotarren etxeratzea, 
 
alaitasun soiñu jotzea... 
 
  
 
Euskal soiñugaillu gureak 
 
esku-langille txit trebeak 
 
zur ta kañetik atereak; 
 
mendian sor, bizi kaleak... 
 
  
 
Zabal aberrian zuen ots 
 
basati-menditar lenengoz, 
 
ta zuen eztiaz gerogoz 
 
xuxpertu dedin gure biotz. 
 
  
 
Sartu aberri basoetan 
 
txorien abest-tokietan, 
 
urretxindorra eztaietan 
 
bizi dan kabi goxoetan. 
 
  
 
Urretxindorraren antzeko 
 
euskal basoan abesteko, 
 
poz daude zugaz egoteko 
 
ainbat euskaldun, basetxeko... 
 
  
 
Basetxean dugu euskera 
 
zu bezin garbia, ederra. 
 
Zure doiñuaz ezkontzea 
 
erraztuna da beatzera. 
 
  
 
Ezkondurik, itz eta doiñu 
 
jatxi kalera, antxen laiñu, 
 
eguzki eder estal nai du, 
 
jabetu biok: izkuntz, soiñu... 
 
  
 
Ez bai-dugu ederragorik 
 
aberria bizi danetik 
 
gure izkuntz ta doiñu baizik: 
 
Jaungoikoak eman doai bik! 
 
  
 
Otoi, esku-langille trebe 
 
artu berriz kaña ta zure 
 
ta esku latz ta zimurrez 
 
soiñu-tresnak sor berriz ere. 
 
  
 
Joan gaitezen mendiz-mendi 
 
gure aberrian kantari, 
 
esku-langille: so lanari, 
 
zure bearrez da Euzkadi! 
 
  
 
              
              |