Irakur, irakur, irakur...
Miguel de Unamuno
euskaratzailea: Muniategi-tar Sabin
Irakur, irakur, irakur; beste batzuk amestutako
bizia bizi;
irakur, irakur, irakur; gogoak aztu egiten dauz
igaro zireanak;
gelditzen da gelditu zireanetan, itxurapenak,
idazkortzaren loreak,
bakarrak, giza sorkunak,
bitsaren ondakiña.
Irakur, irakur, irakur; irakurgaia
izango ete naz ni be biar?
Neure sortzaillea izango naz, neure sortukaria?
Igaro zana izango naz?
(Poesías Escogidas'tik)
|