Gora jaurtitako arria
Endre Ady
euskaratzailea: Muniategi-tar Sabin
Gora jaurtitako arria, beti jausten da zure lurrean,
nire erri txikia, eta beste bein eta barriro
dator zure semea.
Ikertzen dauz urruneko dorreak, egun bat beste baten ondoren,
nekatu egiten da, leiatsu diardu eta beti jausten da
urtendako autsera.
Dana naz bai zurea, neure asarrekuntza etenbakoan,
neure saldukerian, neure zoritxardun laztantasunean
tristuraz naz ungariar.
Gora jaurtitako arria, itunkiro eta nai izan gabe,
nire erri txikia, eta jarraipenduraz urteten
naz zure aurpegira.
Alperrik, edozein zioz jaurtiko ba-nenduzu be
eun bider be, ni eun bider zuganatuko nintzake
ta azkenengo aldiz.
|