Ama
Karol Wojtyla
euskaratzailea: Igotz
Gorputz gur-egiñaren leenengo txakada
Oroimenetik urrintzen jat ene tokia. Ezta, baiña, itzaltzen
urriñeko kaletxoan ixilla leiarrezko usgunean,
zafir dirdirtsuaren begi-nini garbietan islatua.
Ur-ur ditut umetxoaren itzak,
ixilla arrotzen dabenak:
«Amatxo, amatxo».
Eta gero, txori ikus-eziña bailitzan,
kaletxo berberen ondarrera jatzu jausten.
Betitik naiz itzultzen oroitzetara,
bizia nasaitu eta zentzun esan-gaitzez jori
barren-barrenetik jagiten diranetara,
oldozkun eta sentipenak odolari egokiturik,
arnas-atsari emondako ixilla eten barik,
eta ots-bakar datoz pentsamentu ta abestira.
Otoitz bat dozu, ene seme;
egun lau oneik aziaz joan dira eta arian-arian
ixuriz doaz neure begiko ninietaruntz
eta nire odolera, areik bere pixutik askatura.
Kale medar txikietako, ene seme,
egun geldi baketsuak dira,
zure ume-abotsa ixillean zaintzen nebanekoa.
Beste urrin batetik dantzudaz orain itzak,
leen ozt-oztan barbartzen zenduzan itzak,
zure gogaia barrentzean arimaratzen jatazan itzak.
Neure kautan azten diran itzak
Nire gogai ta pentsamentuak onik onenean
abots zoli esaniko itzetatik dira alde-erazten.
Iges dagie nire betartetik,
orma garaien kerizpean babesturik;
jenteen uiñ-zakarraldia doa gorantza,
atzo ixil-batzarka doi-doi ebiltzanena,
ainbat aldaketa, urreko ta urriñekoren
oiartzunak ozen ots-egian lekuan.
Bildua izu-larrizko leenengo unean,
zu, ene seme gurgarri, autortzen zinduzana,
gero ta sakonago biurtzen jatan unea.
Bertan sar daiteke bizitza osoa,
argizagi-tanta lez itzaliaz doazan
neure begietan iraungi ta urtu artean.
Bizitza osoa sartzen da unekada orretan,
itz batean, aditz batean trinko azorik,
neure aragi egiñik, neure aragiz janariturik,
zorameneraiño eroana,
neure biotz ixil-ixillean aziaz
gizaseme jaiobarri baten antzera,
izu-larri itxi gabe, ezta eguneroko esku-lana be.
Une onek, bere gaillurra jaristean, gordin-gordin dau jarraitzen,
barririz aurkitzen zaitu ta malko bat palta jat betazaletan
begirunen izpiak urtu daitezan egurats otzean
eta itomen izugarriak bere argi ta zentzuna aurkitu daizan.
Seme bakarraren aurrean zorabiatua
Argi bat etorren urratsez urrats barrura,
egunean-eguneango jazoeren tartetik;
nire emakumezko begiak eta eskuak
ortara ekandutuak egozan umetatik,
eta, bat-batetan, jazokun oneitan aurotan
dizdiz dagi argi bizi-bizi batek,
eskuak lotu ta itzak lekua galtzeraiñokoak.
Baserri aretan, ene seme, danak ezagutzen ginduezan,
eta zuk «Ama» esaten zeustan,
eta iñok be ez eban sartu nai eguneroko arrigarrietan.
Zuk zeure bizia txiroen biziaz alkartu dozu,
eurakaz bat izatearren
zeure lanbide gogorrean.
Ba-nekian jazokun areikaz ebillen argia,
egunen azalpean gordetako su-txingarra lez,
zure antzekoa zana,
eta argi au ez zala urteten nire gorputzetik,
neureago senti-azo zaitudala
argian eta ixillean,
leen neure aragian eta odolean
senti-azoten zindudazanean baiño.
Bateratze eldua
Amak ba-dakiez lipar-uneak
giza-misterioak itxartzen dabezanak,
argizko diztira bat euren begi-ninietan,
so-sistaz doi-doi biotza ikutu dirudienak.
Ezagutzen ditut argi txiki orreik,
oiartzunik itxartu bage joan ziranak
eta pentsamentu batek dirauan aiña
irauten dautzuenak.
Ene seme, naasi ta aundi, seme tolesgabe,
nigaz oitu zintzazan edozein gizonek
lako pentsamentuak eukiten,
eta, gogai onein gerizpetan,
pertsona bakotxean ez-bardin ots dagian
biotzaren abots sakon-sakona dozu itxaroten.
Ni ama soil osoa naz
eta osotasun onek ez nau iñoiz nekatuko.
Au lako lipar bateren jabe zareanean,
ez dozu aldakuntzarik sentitzen,
berozkoa iruditzen jatzu nire guztia.
Ba-dakizu, amak euren semeen begietan
biotz-zauskada sakonaz oartzen diranean,
an nago ni be, misterio aretan bildua.
Jon'en eskabidea
Oi Ama!, ez egizu geldi-azo biotz-igiera,
begirakunera igoten jatzuna;
ez egizu ezertan aldatu sentipen au,
zeure esku gardenetan ekarri bear daustazu
uiñ-ukaldi bardin-bardiña.
Bera da eskatzen dautzuna.
Ni Jon naz arrantzalea, ez dot merezi
nitaz maite-mindu daitezanik.
Oraindik gogoratzen dut zingiraren ertzean,
oinpean ondar zeea neukalarik,
bat-batean, Bera.
Ezingo duzu batu ezkutu au nigan,
baiña ni ezti-eztirik zure gogaietan naiz egongo,
mirto osto baten antzera.
Esan daizudala ama, Berak nai ebanez,
ezertan ez daizula iku itz ori deskatzut;
egiaz ez da errez bere sakontasuna neurtzea,
orren zentzuna ba biontzat Berak eban piztu,
Beragan idoro egian aterpea gure leen-maitasun guztik.
Zuregan dirauan usgunea
Sarri askotan usgunera biurtzen naz,
zure Semeak, zure Seme bakarrak daukanera.
Aren erara egokitzen dira nire gogaiak,
begiak baiña utsik dira gelditzen,
ta aren ezpanetatik dilinga betiko itzak,
gure artean geratzea opa ebanean
ezkutatzen zan itzak ber-beratxek.
Izan aal daiteke itz oneik ber-berok
usgunea soak baiño obeto barne artzea?
Oroimenak eta biotzak baiño be obeto?
Oi Ama!, zeure egin zeinke berriro ere.
Makur zaitez neugaz batera ta ar eizu.
Ogi-kerua dau zure Semeak,
betiko guna dauan ogiarena.
Nun ete usgune au; nire ezpanen kuxu-muxuan,
pentsamentuetan, begituan, gomutan,
edo, bear bada, ogian?
Zure beso artean galdu egin da, burua
zeure besaburuan daualarik,
usgune au zeugan lotu ta zeugandik datorrelako.
Utsa ez da iñoiz ikusten. Gure batasuna sendoa da-ta,
Amari emoteko bere atz dardaratiz
ogia zatikatzen ebanean,
zur ta lur geratu naz puska batean,
zure begietan ñirñir egian malko baten
egi osoaren betetasuna ikusterakoan.
Abestiaren asiera
Kantuan aurkitu nintzan arteño
ez neban neure burua ezagutu.
Jente artean nenbillan ez nenkiala
neure egite lauetatik arein miñak bereizten,
neure emakumezko pentsamentuetatik,
beti zarataka adierazoetatik.
Eta kantua lertu zanean kanpai ozena iduri,
ikusi dot itzok aterpetik ateraten zinduezala,
argi lez euki bear da
sakon-sakon pentsamentuaren barrenean.
Abestia bukatu ondorean
ulertuko dozu obeto zer dodan pentsatzen.
Askotariko jente artean joango dira egunak eta egunak,
eta zeugan sumatuko dozu nire odolaren igiera bardiña.
Ez dot beste kanturik zuri emoteko
eta berau niganatuko danean,
aren oiartzun sakona barriz elduko da
Izakiaren ondar-ondarreraiño,
eta neure ezpanen itz-otsean bateratu daiteke,
berak beti dirauan lekuan, betiko bakuntasunez.
Aldi barrian murgilduta
Ainbat emonkortasunez barreneraiño sarturik,
zeure begirakunez erne-azorik,
beregan sartuz doa bigun ta gozaro.
Ez da niregan iñoiz amaituko zure biltzea,
zugana jagi-azten naz, neure zati izango zaran orrengana.
Ixiltsu ur gardendun ibaia iduri;
neure gorputz itxitakoz
ikasleak etorriko dira, eta nire biotzak
pilpira barik geratu dala idoroko dabe.
Nire bizia, ene odolaren aztagaillu barik da aurkituko,
bideak ez dau iges egingo nire oinpe nekatuan,
nire begi itzalietan aldi barri batek dizdiz egingo.
Bera izango nire biotzean arroztari,
ta poz-gogotasunez aseko nau oso-osorik.
Orduan zabal-azoko da nire kantua,
itz bakotxa dot ulertuko,
neure kantua edegiko zure bizitz oso gaiñ makurtua,
nire kantu sutsua argi ta lau agertzen dan Zeragaitik
gizaseme bakotxean argi ta ezkutu batera, guren,
agertzen jakunagaitik.
Eta Zer au aragi egin zan nigan,
neure kantuan agertzen da,
gizasemeen artean agertu izan da
eta eurekan aukeratu dau bere egoitza.
|