Arrobia
Karol Wojtyla
euskaratzailea: Aita Onaindia
I
Gaia
1
Entzun ondo, entzun mailluaren kolpeak,
astiña, erritmua. Otsak uzten dizu
indarra sentitzea barne, kolpearen indarra.
Entzun ondo, entzun, tximist-zirrara,
arriak ere zatitzen ditun ibai sarkorrarena,
eta nerekin duzu ulertuko lanaren aunditasuna,
oso-osoa, ondo egiña gizonaren aunditasuna dala.
Esku babatua, zauri zaardunekin,
bere gurari mukerra mailluan du luzecazten
pentsamentuak ditula askapenak aurkitzen
zapart dagian arrian, amore dagian arrian.
Ez duzu indarrik arrian gizona kentzen ba'duzu,
zain aundia zartadan, odol mugikorrarena,
bertan ebakitzen ba'duzu eta ezin-bestezko lekuan.
Billa ezazu maitasuna sumiñean, sukarrez ixiotuan,
arnasan sartua ibai lasterrean aizea bezela,
ariak ebaki arteiño aoaren otsik irten gabean.
Gero andik dabiltzenak etxean sartuko dira,
deslai ta izutuak eta norbaitek dioke aopeko
Etzuen iñork esango, gizaseme sendoa bai zan!
Eta zuk ez izan beldurrik. Gizatiar egotekoak
ertz oso zabaldun asko batetik zear doazkizu.
Oro dator urrundik, oro dijoa aurrerantza.
Gertatzen dan zer orotan zuk begira beti
maillu-kolpe neurrituan datorkizun Arengan.
2
Ur-laster apalak daramazki errizko mokor gizenak,
tximist-ari bat txibita lez ezkutuan ozka duela.
Ongi dakite arriak bat-bateko zauzkada,
bere betiko xalotasuna pirrintaka arrailduz.
Baiña ez, ez da tximist-indarra indar askatzen,
bortxa ori eskuan tinko daukana baizik:
gizon bat da, langille bat.
3
Eskuak biotzaren lurraldeak dira, urratuak noski
mendi-lepoak bezela ur-laster illunakin.
Gizonak eskuak ditu zabaltzen pozik dagoanean
eta esku-arre irikietan dakus eginda lana.
Jendea, beraz, uragatik, joan diteke trankil.
Lurraldeak dira eskuek. Bat-batez ebaki ezkero,
zauri irikietatik aske dijoa oiñazea.
Gizonak baiña ez du pentsatzen, ez du pentsatzen doñazean,
oinazean bakarrik ez bait dago aunditasunaren izpirik.
Gizonak ez daki bere aunditasunaren izenik.
4
Mailluak astun dagizan eskuetaz gaiñera,
bizkar-aldea zeintzen duan giar-soskoz gaiñ,
pentsamentuak berak barrentzen du lanean
eta tximurtzen duen kopetan aztama ta ildoa uzten.
Ta olan unetxo baten argintza gotikua da,
goitik be era neurtua, begi aurretik doana.
Iduri bakarrik ez da jada Jainko ta arri artean,
aunditasunera epaitua ta okerrera makurtua.
II
Goi-arnasa
1
Barne emetzen da lana, kanpotik da tolesgetzen
eskua uts-gunean, aidera doa ats-bafada...
naimenak soiñu dagi, arrian ezkila dalarik,
eta ideiak nai seguru baten jotzen baldin badu,
eskuak tinko irixten dira gorenengo me-zerrendara.
Ideia seguruz, begi ziur eskierrez
esku zabalak salneurria ordaindu bear dute.
Arriak gizonari bere indar-ala dio ematen.
Lanean gizonak apalkiro du umotu-azten,
lanak goi-arnasten du egite oso zailletarako.
Nai-izatea ta ideia lanaz dira azi-azten.
Lagintza aundia da egiten, asko dira deituak.
Mailluen soiñuan entzun-azi daiteke maitasuna.
Gure seme-alabak abestuko «Lan aundi-aundia
egin zuten gure asabak azkeneraiño lan egiñik».
2
Goi-argia ezta itzaltzen gizonaren eskuetan;
aren biotzak goi-arnasten du arriaren mundua.
Arrian dakusagu gizonak bururatu duena
eta bertan ikusten dugu oreka gorenena
sumiña bide maitasunez atzeman oi dana.
Gure urratsak dituzte bultzatzen sumiñak eta maiteak.
Ez bata ez bestea ez dira egungo aitu ta ondartzen.
Beroaren indarrean, bularraren su-garrean,
jaio ta janaritzen dira, elkarri saka eragiñik
egintzan eta ideian araztun urtuaren gisan.
Zuk nai ba'duzu gizonaren jabetzan sartu,
indar biak bear dituzu irabia zeure izketan
itz lau-lauz ezin-aldatuzko gogor egiñik
maitasunaren eta sumiñaren tenkera indartsuari.
Olan etzaitu iñork gizonagandik urrun al izango.
III
Eskuak ematea
Dizditsua ola, zugatzaren gordintasuneean,
zure besoetan dago langintza latzerako.
Besoaren atezua bameraiño guztiz sartu
ta zeugan gauzak urtzen Bittugandik egiña.
Begiak abailduta, betzurdak zorrozturik,
arriak geztaratuak. Ikusten ez den zaaro batek
ormak ditu zigortzen, tximist-ari bizkorra,
Eta eguzkia, uztailleko eguzkia: su zuri arrian.
Nire eskuak al dira, ebakirik, argi dagienak
bultzi-oiñetan, pikaetan eta sere-eragozkietan?
Biotzarenak geien bat izanik ere, biotzak ez du
iñoiz madarikatzen, ezpaiñak ola ba'dagite ere.
Nolako taiu arrigarriak, itxura ez erarik gabe!
Lanerako eskuak, gurutzerako eskuak!
Sare ostean, bultzi-bidean, pikotxak daude botata.
Zuro arriskutsuak daude aitzetan. Alde eizu.
Pilarak erausten ditu ur-lasterrak.
Gazteak bidea egin nai dute. Eta bideak oro
nire bularreraiño irixten. Aitzak parkatu ote?
Mundu bat daukate oso eskuak ore kan.
Lertze berri bat eta eskuak berriz alkar
aldiz jeikitzen dira orma gaiñetik.
Aur bat, ajola gabe, an urbil dabil korrika.
Baiña zuk bakarrik gaiñ daukazun oreka guztia
orain dago txit urbil eta bertatik alderatzen.
Makurtu egin bear da eta zutitu atergabe.
(Aurra sen-gutxiko dozu, ara ta ona dabil unero)
Berriz ere ixillak artzen faitu, biltzen gaitu.
Bertan sartzen danak soilki bere burua idoroko.
Atean gelditzen danak, naizta itxurapen itxura,
ez du ezertan esku artzen mudnuko gauzetan.
IV
Lankide baten oroitzaz
1
Ez zegoen bakarrik. Denak zekusaten aren soin-giarra
maillua jasotzen zuenean biotz-pilpil kementsuz,
sendo beea bere oin-azpi, dana tinko ta gotor.
Arri bat jaiki zan eta lokuna zuen zartatu
eta giza-biotz baten sabel-zorroak ler egin zuen.
2
Jaso zuten gorpua, ixillik zijoazten aurreragotuz.
3
Buruz-bera, iraiña zuten agert-azten guztiak.
Txartes arreak zekarzkiten eta oski lupeztuak.
Beretako bat erortzean dagitena egiten zuten.
4
Aitu zen beren aldia. Ordu-orratza, bat-batez,
atzerantz jausi zan zakar, utsean egokiturik.
Gizonaren barreneraiño sartu zan arria
eta onartu bait zuen, gizona arri egin zen.
5
Nork jasoko du arlosa? Eta nork pentsamentua
lokunetan, latsuna aiña zartatuetan esnatuko?
Zelaian jartzen dute, arri-kaskarrean datza.
Zizpuruka dator emaztea, semea eskolatik.
6
Arenetik bakar sumiña geldituko da bestetan?
Ez zijoan arengan elduz maitasunez eta egiz?
Ondoren datoztenak, arengandik artuko ote
aren izate gabe, izate bakarra, bere-bera?
7
Bultzi-orgak lorakin. Eta lanera berriz ere.
Tximist-ariak ostera ere saltarazten ditu arriak,
Gizon orrek eraman zuen munduaren egitura.
Sumiñaren sua beti gainditzen du maitasunak.
|